AFAPNAren egia erdiak euskararen kontra

AFAPNAren egia erdiak euskararen kontra

AFAPNA sindikatua mezu hau zabaltzen ari da, funtzionarioak zeharka bultzatzeko euskararen foru dekretu berriaren kontra:

“Estimados compañeros:
Os comunicamos que hay abierto un proceso de participación en el Portal Abierto del Gobierno de Navarra sobre el borrador del Decreto Foral por el que se regula el uso de las lenguas propias de Navarra  en sus administraciones públicas.

Participación: Abierto el periodo de participación pública del 15 de febrero al 7 de marzo de 2017. Las sugerencias pueden presentarse mediante correo electrónico remitido a la dirección de Euskarabidea@navarra.es

Os adjuntamos los cuadros comparativos entre la normativa actual y el borrador objeto del proceso participativo.

¡¡¡ TU PARTICIPACIÓN ES IMPORTANTE!!!”

.

Baina zein da errealitatea?

1- Administrazioan sartzeko bi bide daude: oposizoa (azterketa hutsa) eta oposizio lehiaketa (azterketa eta merezimenduak). Gehien-gehienetan oposizoa erabiltzen du Nafarroako Gobernuak, eta hor ez da euskara baloratzen.

2- Oposizio lehiaketetan goian aipatutako portzentajeak erabiliko dira? EZ.

Portzentaje horiek ez zaizkio oposizio lehiaketa osoari aplikatuko, baizik eta merezimenduen zatiari bakarrik. Adibidez, azterketaren zatiak %80 balio badu, eta merezimenduek %20, %20 horri aplikatuko zaizkio portzentajeak.

3- Zenbat baloratzen dira gaur egun atzerriko hizkuntzak eta euskara Nafarroan?

Ingelesa, frantsesa eta alemana: 2 puntu Nafarroa osoan.

Euskara 1,38 puntu eremu mistoan eta 0 puntu “ez-euskaldunean”

.

Noizbait baloratu da hizkuntza bat (gaztelania ez dena) %10ekin?

Bai, AFAPNAren adostasunarekin, UPNk %10 arteko puntuazioa eman zion ingelesari, 2009. urtetik 2015. urtera, A eta B mailako oposizioetan. Eta hor bai, deialdi osoaren %10 zen.

Pentsatzekoa da UPN itzuliz gero berriz ere martxan jarriko duela.

Beraz, AFAPNAk dioen bezala, zuk ere parte hartu. ZURE PARTE-HARTZEA INPORTANTEA DA!!!

Martxoaren 7an bukatuko da parte hartzeko epea.

Informazioa hemen

AFAPNAren egia erdiak euskararen kontra