Sarrionandia eta Darrieussecq idazleen arteko elkarrizketa

Sarrionandia eta Darrieussecq idazleen arteko elkarrizketa

Datorren asteazkenean zuzeu.com albistari digitalak elkarrizketa arras interesgarri bat argitaratuko du. Bi idazle mintzo dira bertan luze eta zabal. Galdetzailea Marie Darrieussecq da eta erantzulea, ostera, Joseba Sarrionandia. Ez dut damurik esateko tartekari ibili naizela bi idazleen artean eta, areago, oso poziik nagoela langintza hura egin izanaz. Gutxitan bezain pozik, nire iritzian zoragarria baita bi idazleen arteko solasa.

Sarrionandia eta Darrieussecq idazleen arteko elkarrizketa
Ovidio. Wikimedia, cc-by-sa

Elkarrizketa horretan oinarritutako artikulua Marie Darriessecqek argitaratu zuen Les Inrocks aldizkaren paperezko edizioan. Zoritxarrez ez daukat haren estekarik artikulura zuzentzeko, nik dakidala ez baitzuten edizio digitalean argitaratu, baina oroitzen naiz zuzeu.comek argitaratu zuela Mariek bidalitako word dokumentuaren itzulpena.

Les Inrocksek ikusitako lana ederra izanagatik ere, beti pentsatu izan dut bi idazle handion arteko gutun trukaketa eta elkarrizketa bere horretan eta gordinik askoz hobea dela Darrieussecqek argitaratu zuen hura baino. Sarri gertatzen den kontua izaten da hori, aldizkarti eta egunkarietako neurrietarako umildu beharrak eraginda.

Ezin ekarriko ditut hona pribatuak diren gutunak, baina lapur dezadan zatitxo bat bada ere, bien artekoari kutsua hartzeko beste.

Esate baterako, Mariek preseski esan gabe adierazten dio Josebari bere euskaltasun (ezak) arrotz egiten dituela biak ala biak: ” Tu vois : nous sommes deux Basques, et tout de suite je te demande : dans quelle langue pouvons-nous nous parler ?Même si tu habitais le côté pair de la rue dont j’habite le côté impair, la distance resterait donc grande”. (“Ikusten duzu: bi euskaldun gara, eta berehala galdetzen dizut: zein hizkuntzatan hitz egin dezakegu? Neu bizi  naizen kalean bertan bizi bazina ere, zu atari bikoitian eta ni bakoitian, distantzia bera genuke”. Eta gero mintzatzen zaio Ovidio zaharrari buruz, haren lana itzuli baitu berrikitan Darrieussecqek frantsesera eta liburu horixe igorri baitzion opari Iurretakoari.

Sarrionandiak, ostera, bere harridura aitortzen dio Basusarriko idazleari: “Como me interesa lo que escribes, me ha sorprendido que hayas sido tú la que me haces preguntas. Otro día te propondré yo a tí las interrogaciones”. ( “Idazten duzuna interesatzen zaidanez, harrigarria egiten zait zeu izatea neuri galderak egiten dabilena. Beste batean neuk egingo dizkizut itaunak.”)

Eta hala, bi erdara zoragarritan gurutzaten dituzte gutunak, elkarrizketa abiatu aitzinetik. Batak frantsesez galdetu, besteak gaztelaniaz erantzun…

Orain, Marie Darrieussecqui eskatu dio baimena Zuzeu.com-ek elkarrizketa osorik argitaratzeko. Eta honek erantzun egin du esanez literatura aldizkari frantziar batean argitaratu behar duela elkarrizketa aurki  bere horretan, baina plazera dela euskaraz argitaratzea ere.

Geurea izanen da plazera, esan bezala, datorren asteazkenean, Ekainak 8, goizeko 8etatik, Zuzeu.com albistari digitalean. Gustu baduzu.

(Gaurgero, “datorren asteazkena” pasatua da hegan, baina argitaratua geratu da esandakoa)

Sarrionandia eta Darrieussecq idazleen arteko elkarrizketa

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)