San Blas opila, Teresarena

 

Gabon garaian esan genizun nor izan zen Teresa Naparranekoa. Gaur ostera dakargu San Blas opilaren aitzakian. Anima zaitez ez da hain zaila ere, arreta beharko duzu zuringoarekin, baina gainerakoan erraz menperatuko duzu eta ingurukoek ederki eskertuko dizute.

San Blas opila

Osagaiak

  • Kg 1 irin
  • Kilo erdi azukre
  • 150 g txerri gantz edo koipe
  • 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik)
  • 7-8 tanto anis esentzia
  • Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak egiteko erabiltzen den horietako bat (aukeran, ez da guztiz beharrezkoa).

Errezeta

Zazpi koilarakada azukre eta bi zuringoak ez besteko guztiak nahasi ongi orea lortu arte. Mahai baten gainean, orea zapal zapal egin botila baten laguntzaz edo. Ez ahaztu irin apur bat jartzea mahaiaren gainean, bestela dena kolatuko zaigu eta. Ore horretatik, pala baten tamainako opilak aterako ditugu eta ertzetan koskak egingo dizkiegu edo dauden-daudenean utzi, nork bere aukeran. 200º-tan dagoen labean sartu 25-30 minutuz.

Bitartean, bainu marian jarri dugun katilu batean, bi zuringoak eta zazpi koilarakada azukre nahasiko ditugu, geratu gabe. Azukrea ongi nahasi denean, ontzia berotik atera eta ordu laurdenez edo joko dugu indarrez, apur bat gorpuztu dadin.

Labekoak atera eta hozten utziko ditugu, baina oraindik epel daudelarik gainetik igurtziko ditugu zuringoekin, San Blas opilen zuritasun berezko hori eduki dezaten. Bedeinkatu eta kito. Opilak kartoizko kutxa batean gorde, edo azpil batean, zapi garbiz estalirik.

(Jatorrizkoa Sukaldean.com)

Gehienetan janedan kontuez aritzen naiz, baina inor ez badago begira, lokatzatan etzaten naiz gustura

2 pentsamendu “San Blas opila, Teresarena”-ri buruz

  • Errezeta eibartarra al da?

    Jakina da eibartarrek errezeta belaunez belaun igortzen dietela ondorengoei, kanpokoengandik ongi gordeta.

  • XolomoSapiens 2013-02-01 15:12

    Nekanertal, ez preseski, baina bai oso hurbilekoa. Teresa sukaldari izan zen Altzolako bainuetxean, baina elgoibartarra zen izatez. Senarra, ostera, plaentxiarra zuen eta Eibar ez dago horietatik guztietatik oso urruti. Gainera, San Blas opilak hamaika jan ditut Eibarkoak baino hobeak inguruetan, baina jakinekoa da Eibar oso dagoela hurbil Bilbotarrengandik gauza batzuetan 😉
    pegatina gogoangarri haiek adibide: Zuloaga en arte y en futbol Garate. Eibar, donde el trabajo es arte… Etc
    EZTENKADAK liburuan(San Martin, Basauri, Laspiur. Auspoa) esaten da inguruko herrietatik heltzen den arren argindarra, “parolak” beti piztu izan direla Eibarren…