Asteburu honetan: Sagarrarekin egiteko 4 errezeta

Sagarrarekin –

Asteburu honetan: Sagarrarekin egiteko 4 errezeta - Pagotxa RZk

Postre RZ sailtxoarekin bukatzeko, sagardotegi sasoia dela eta, sagar zaporeaz bukatu nahi dugu. Gaurkoan Sagarrarekin egiteko errezeta bildumatxo bat dakarkizugu. Sagar erreak, Konpota, Menbriloa eta Sagar Tarta. Sagardoaz gainera, gurean aspaldidanik dirauten sagarraz egindako errezeta erraz eta goxoak. Denak txundituta uzteko primerakoak, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin, gozatu sagarra eta on egin! 🙂

SAGAR ERREAK

Sagar erreak labean egiten dira. Garai batean, askotan,  labearen berotasuna aprobetxatzeagatik ere egin ohi ziren. Horretarako beharrezko izango duzu fuente bat. Bertan, ur pixka bat bota eta jar ezazu nahi adina sagar; hori bai, Errezil sagarrabada, askoz hobe. Labean sartu, eta ordu erditxo batean, su handirik ere ez dela, gertu izango dira. Nekez topatuko duzu sagarrarekin egin daitekeen errezeta sinple eta goxoagorik.

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-erreak/

KONPOTA

Konpota gaur egun era askotara eta hainbat osagai erabiliz egiten da. Hala ere, garai batean herriotan Errezil sagarrarekin egin ohi zen, eta ez zitzaion aparteko osagairik gehitzen. Hona hemen sagarra konpotan jateko modu bat.

Osagaiak:

  • 1 kg Errezil sagar
  • bi edo hiru (gustuaren arabera) koilarakada azukre.
  • Kanela zati bat.

Zuritu itzazu sagarrak eta egin lau puskatan. Ondoren, bota azukrea eta kanela,  eta egosten jarri. Hogei minutu, edo ordu erditxo batean eginda izango duzu. Konpota hotzean zein berotan gozoa izan ohi da.

Hiru osagai horiek nahikoa dituzu konpota egiteko. Hala ere, zenbaitek haran pasak, mahats pasak edota piku lehorrak ere botatzen dizkio. Beste askok ardoa ere gehitzen diote.

http://pagotxa.eus/errezeta/gabon-konpota/

Sagarrarekin egindako errezetak errazak dira, eta gozoak. Sukaldean asko erabili ohi den fruta da hamaika errezeta egiteko.

MENBRILOA

Bi menbrilo mota egin litezke sagarrekin. Batetik, heldutako sagarrekin egiten dena. Sagar horiek azukre asko izaten dute, eta menbriloa ordu betean, edo ordu eta erdian eginda izan liteke. Horrela egindako menbriloa askoz ere argiagoa da bestela egindakoa baino. Bestela, sagarrak heldu aurretik hartu behar dira, uztaila edo abuztua aldera. Garai horretan sagarrak makatzak izaten dira eta hori da komeni dena. Menbriloa horrela eginez gero, egosten denbora gehiago izan beharko duzu, hiru, lau edota sei ordu ere bai. Menbrilo hori askoz ere ilunagoa izan ohi da.

Osagaiak:

  • Sei kilo Errezil sagar.
  • Bost kilo azukre (gutxiagorekin ere egin liteke, zeuk ikusi)

Beraz, menbriloa egiteko zuritu sagarrak, azukrea bota eta egosten utzi. Ondoren pasa-pure batekin xehatu, eta moldeetan hozten utzi.

SAGAR TARTA

Askotan ikusi ditugu gozo-dendetan sagar tarta ikusgarriak, baina atal honetan azaltzen denak ez du ohiko itxura hori; bestela egiten da, osagaiak:

  • 100 g gurina
  • 3 arrautza
  • Legamia (sobre erdiarekin nahikoa)
  • 10 koilarakada azukre
  • 10 koilarakada irin
  • 10 koilarakada esnegain
  • 1/2 kg Errezil sagar
  • 3 sagar (gainean jartzeko)
  • marmelada

Lehenik eta behin, har itzazu sagarrak eta ken iezaiezu murtxikina.  Hala nahi duenak azala ken diezaieke sagarrei, baina azal eta guzti egiten duenik ere bada. Sagarrak gertu direnean, jarri egosten ur pittin batekin. Egositakoan , pasa-purearekin xehatu itzazu, eta hozten utzi.

Irabia itzazu arrautzak azukrearekin eta nahastu iezaiezu irina, gurina, legamia, esnegaina eta jada hoztutako sagar-purea. Ore moduko hori prest duzunean, gerta ezazu laberako ontzia, horretarako gurinarekin eta irinarekin pixka bat igurtziz. Orea ontzira bota , eta jar iezazkiozu gainean, apaingarri gisa, sagar-xerra batzuk bueltan; sar ezazu labera eta han ordu betez egon dadila 180C-tan. Amaitzeko marmelada apur bat gainaldean eta prest izango duzu.

Asteburu honetan: Sagar tarta

Sagar RZk

Akaso!

Beste postre edo potitorik nahi badek hintzak hik

Errezeta gehiago…

Sagardoa, sagarrez sagar

[Lekaioak VI] Sagarrondoak ez du Aizkorri ikusi behar

 

Akaso!

Aldapeko sagarraren adarraren puntan

SAGARRA JO MOTHERFUCKER !!!

“Sagarra jo” filmaren ardatz nagusiak azaltzen dituen teaser-a.

Sagarra bildu: Cuando Madonna canta en vasco

MahalenMahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahalaMahala - mahala.eus

pagotxa.eus/hara

Postre RZ sailtxoarekin berezi bukatzeko, gaurkoan gurean Sagar RZk  bildumatxo klasiko bat behar dena dakarkizugu. Sagar erreak RZ, Konpota RZ, Menbriloa RZ eta Sagar Tarta RZ. Sagardoaz gainera, gurean aspaldidanik dirauten sagarraz egindako RZ erraz eta goxoak. Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin, gozatu sagarra eta on egin!  Sagar RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!