“RIF 1923: Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak” erakusketa

“RIF 1923: Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak” erakusketa –

Zumalakarregi Museoak “Rif 1923: Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak” izeneko aldi baterako erakusketa berria inauguratu du.

Zumalakarregi museoako erakusketak riftar gizartera hurbiltzeko aukera eskaintzen du Eustaquio Berriochoa urretxuarraren argazkien bidez.

Uztailaren 20an inauguratu zen eta abenduaren 30ra arte egongo da Ormaiztegin.

Zumalakarregi Museoak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean, Eustaquio Berriochoak Rif-en ateratako argazkiak erabiliz, aldi baterako erakusketa berria antolatu du udarako eskaintza osatuz.

"RIF 1923: Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak" erakusketaJon Luqui Albisua, Urretxuko alkatea eta Jon Enrique Galarza, Ormaiztegiko alkatea, gerturatu ziren inaugurazioara.

Urretxuarra Rif inguruan ibili zen pasa den mendeko 20. hamarkadan. Dirudienez, armaderantzat kartografia lanak egiten zituen bitartean argazkiak egin zituen bere lankidei eta tokiko gizarteari haien ikuspegia eskainiz. Argazkiek pertsonak, ohiturak, jantziak, eta paisaiak erakusten dizkigute. Berriochoak Marokon eginiko ibilbidea ere islatzen du erakusketak.

Hau osatzeko garaiko beste argazkilarien irudiak ere erakusten dira, Rifeko gerraren testuingura adierazteko asmoz. Gainera XIX. mendean gertatutako Afrikako gerra ere aztertzen du, 1859-1860 urteetan Ceuta inguruan garatutakoa eta Euskal Tertzioetan 3.000 euskal gazteek parte hartutakoa, Rifeko gerraren aurrekari zuzena.

Museoak hainbat ekimen antolatzeko asmoa du erakusketaren gaiari eutsiz: hitzaldiak, bisita gidatuak eta tailerrak. Honela, aldi baterako erakusketaren edukien eskaintza publiko ezberdinei luzatzeko aukera errazten da.

Edukiak sortzeko garaian Zumalakarregi museoak Ahmed Zaidani, historiazale marokiarraren laguntza izan dugu.

Erakusketa abenduaren 30ra arte izango da ikusgai.

“RIF 1923: Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak” erakusketa

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude