Red Lights errepidean

Gau hertsia zen, beltza, iluna. Begi bat zabaldu, leihotik begiratu eta argi gorriak ikusi nituen. Gu, hotza egiten duen herri hartarako bidean geunden. Berandu izan arren, autoak zeuden kanpoaldean aparkatuta.
Ez gogoz, baina bere borondatez egiten duenarentzako babesleku ala behartuta dagoenarentzako zulo iluna? Galbidea ala lanbidea? Kalean egon gura ez duenarentzako aterpe edo kalera ihes egitea besterik amesten ez duenarentzako espetxe? Aginte nahia azaleratu eta bortxarekin amesteko edo sexua diruarengatik trukatzeko?
Buelta eman, begiak bildu eta loak hartzen ahalegindu nintzen, jada atzean utzia genuen putetxean gehiago pentsatu gabe.

 

Urriaren 14an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.