Jesuri eta Ganekogorta bizirik!

kartel-jesuri-martxa-urriaEGUZKI taldeak asteburu honetan gure mendien (Ganekogorta eta Jesuri) eta energia eredu desberdin baten alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten du.

 Kaixo mendizaleak.

Kurtso berria martxan da, eta gure mendiak defendatzen jarraitu behar dugu. Horretarako, asteburu honetan Jesuri eta Ganekogorta Bizirik taldeak mendi martxa bat antolatu du Jesuri-Larragorri mendietara. Deialdi honetara hainbat talde atxikitu dira eta parte hartuko dute, hala nola: Bizkaiko Mendizale Federazioa, mendi taldeak, plataformak (Salba dezagun Ganekogorta), mendi taldeak eta talde ekologistak (Eguzki eta Ekologistak Martxan).

LARUNBATA 15, 8:30etan LAUDIOKO HERRIKO PLAZAN EDO 11:00etan JESURIKO TONTORREAN.

            Beste aldetik, igande honetan, hilak 16, El Correo-k antolatu duen Esklerosi Multiplearen aldeko Artxandako II. Igoera popularra aprobetxatuz gure mezua gizarteratuko dugu. Mendi martxa hau 11:00etan Bilboko Guggenheim Museotik abiatuko da eta jarraituko duten ibilbidean Udaletxetik pasako dira. Beraz, guk goizeko 11:00etan Bilboko Udaletxean kontzentrazio bat egingo dugu, informazio txostenak banatuko ditugu eta sinadurak bilduko ditugu.

IGANDEA 16, 11:00etan BILBOKO UDALETXEAN.

Animatu eta parte hartu!!!

Gure mediak bizirik eta aske behar ditugulako!!!

Eolikoak bai, baina ez horrela!!!

JESURI ETA GANEKO BIZIRIK!

 

Eolikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude