Plagioaren mugak

 

“Kopiatu eta Itsatsi” teknika oso ohikoa izaten da zine musikagileen artean. Nino Rotak, adibidez, ez zuen lotsa handirik izan The Godfather pelikulako musika plagiatzeko; autoplagiatzeko, behintzat, aldez aurretik “Fortunella” pelikularako erabilia baitzuen. Eta Ernio Morriconek ere Ravelek boleroari baino buelta gehiago eman zion txistuari Clint Eastwoodek tiroak botatzen zituen bitartean. Okerragoa da, baina, beste baten sorkuntzaz baliatzen direnean. “Song for Bob” piezaz ari ari naiz, “The Assassination of Jesse James By The Coward Robert Ford” pelikulakoa berau. Bidez batez esanda, pelikula bikaina. Hasieran ez, baina segundoek aurrera egin ahala Laboaren “Izarren hautsa” ekartzen du gogora, ia notaz nota, elipsi  susmagarriek (nota hilek) lagundurik. Plagioa ala kasualitatea? Entzun eta epaitu.

mikel laboa

Irudia | mikel laboa | luisma | Creative Commons By SA
m21, plagioa
Gonzalo Etxague

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

3 pentsamendu “Plagioaren mugak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude