Kritika zinematografikoa: ‘Petite Maman’

Kritika zinematografikoa: ‘Petite Maman’ –
Kritika zinematografikoa: 'Petite Maman'

Kritika zinematografikoa: 'Petite Maman'Zuzendaria: Celine Sciamma
Urtea: 2021
Herrialdea: Frantzia

-Gurasoak ere ume izan ziren noizbait-

Denok izan dugu noiz edo noiz gure gurasoen haurtzaroa nolakoa izan zen ezagutzeko jakin-mina, Nelly neskatilak Petite mamanen duen jakin-min hori. Egia da umeen begietan gurasoak erraldoi ahalguztidunak izan ohi direla. Izaten dira, ordea, irudi ideal hori pitzatzen duten momentu puntualak; umearen aurrean ama eta aita guztiz babesgabe agertzen diren uneak, alegia, gurasoak ere noizbait haiek bezain txiki eta inuzenteak izan zirelako arrastoak. Askok gogoratuko dute, segur aski, txikitan amona edo aitonaren heriotzarekin nola egin zuen negar aitak edo amak, berriz haur txikiak izango balira bezalaxe, mainekin joan berri ziren babesleei deika. Momentu hauskor horietako bat aztertu nahi izan du Céline Sciammak azken filmean: Nellyri amona hil zaio, Marioni, berriz, ama, eta gertakariak ama-alabak aurrez aurre jarriko ditu, biak ume bihurtuta.

Izan ere, amona hil ondoren, etxea hustera joan beharko dute Nellyk eta gurasoek egun batzuetarako. Bertan, amak eta aitak altzariak mugitzen dituzten bitartean, inguruko basoetan murgilduko da neskatoa jolasean, amak txikitan jolas egiten zuen baso eta inguru beretan. Hortxe, udazkeneko arbola artean, Nellyk adin bereko neskatila bat aurkituko du, eta lagun berriarekin umeen fantasiazko portale magiko bihurtuko den egurrezko etxola eraikiko dute. Sciammak ume kontakizunetan ohikoa den premisa berreskuratzen du horrela, amonaren etxean edota arrotza den ingurune batera heltzen den haurrarena, inguru berriak ezkutatzen dituen fantasiazko sekretuak arakatzen dituenarena (burura datozkit del Tororen El laberinto del fauno edota, argiago, Miyazakiren Mi Vecino Totoro). Oraingoan, filmaren elementu fantastikoa denbora-saltoan dago, basoko ume hori Marion bera da-eta, Nellyren ama, umezaroko urteetan. Horrela, zinemagile frantziarrak maisuki eramango du kontakizun alegorikoa bilbearen estetikara eta testuinguru errealistara.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: 'Petite Maman'

Kritika zinematografikoa: ‘Petite Maman’

Euskal pantailaren gunea