Paulo Girardi eta bere Nafar Moneta Txostena

Paulo Girardi eta bere Nafar Moneta Txostena –

Paulo Girardi eta bere Nafar Moneta Txostena

Paulo Girardi, meategi eta txanponketa maisua 1338. urte hasiera inguruan iritsi zen Nafarroara. Haren zeregina, erresumako meategien (Urrobiko meategiena batipat) etekina areagotzeko beharrezko neurrien garapena zen. Azkenik ere, florentziar maisuak 1340. urtearen urrian zinatu zuen Nafarroako meategien ustiaketa mailegatzen zion hitzarmena.

Baina txanponketa arloan ere adituna zen Paulo, eta 1340. urteko maiatz inguruan, erresumak hain beharrezkoa zuen txanponketari buruz txostena idatzi zion Guillaume le Soterel erreformatzaileari. Txosten hau, erdi aroan Europa mailan aurki daitekeen txanponketari buruzko txosten eta analisi bakarrenetakoa da, eta horrenbestez nafar patrimonioak arlo honetan emandako ekarpenik garrantzitsuenetakoa da. Txostena, aintzinako frantsez hizkuntzan dago idatzia, jatorri hartakoak bait ziren bai Evreux-tar errege-etxe berria, bai haien agindupean ziren erreformatzaileak.

Guillaume le Soterel, Jean de Fresnoy eta Guillaume de Fourqueux erreformatzaileak Evreux-ko Felipe eta Juana II.a erregeen agindupera pasa ziren 1340. urteko martxoan. Haien zeregina, hemen ere, erresumaren zerga etekina zabaldu eta handitzea zen.

Iñigo Mugueta historialari nafarrak 2004 urtean argitaratu zuen garai honetako moneta politikari buruzko lan bikaina. Paulo Girardiren idazkiak aztertu zituen lan honetan, non 1972. urtean Beatrice Leroy-k lehenengoz aztertu zituenetik, egindako lan desberdinak hobetu eta sakondu zituen.

Iñigoren lanak, Paulo Girardi-ren txostenaren alderdi sozial eta ekonomikoei erreparatzen dien bitartean, alderdi numismatikoan agian ba dira sakondu eta zuzendu beharreko atal pare bat…

Jarraitu Irakurtzen …

Paulo Girardi eta bere Nafar Moneta Txostena

irardi eta bere Nafar Moneta Txostena

Euskal Txanpongintzaren Historia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude