Galtzagorri elkarteak Booktuberboom_+ Lehiaketaren VII. edizioa martxan jarri du Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan

Galtzagorri elkarteak Booktuberboom_+ Lehiaketaren VII. edizioa martxan jarri du –

booktuberboom

Adi gazte! Aurten ere liburuen euskal “influencer-a” topatu nahian gabiltza! Horrexegatik zabalik dago jada booktubeak, bookstagramak zein booktokak bidaltzeko epea. Lehiaketara lanak azaroaren 24a arte aurkez daitezke eta parte hartzeko oinarriak Booktuberboom blogean izango dira eskuragarri. Aurten, gainera, lehiaketa berrikuntzaz beteta dator. Lehenengo aldiz 14-18 urte bitarteko gazteek edozein kategoriatan parte hartzeko aukera izango dute: booktube, bookstagram zein booktok.

Irakurtzea edota sare sozialetan aritzea gustuko duzu? Ez egin zalantzarik eta parte hartu!

Hona hemen Ainhoa Etxebarriak sortutako spota!

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Zer duzu buruan “Galtzagorri elkarteak Booktuberboom_+ Lehiaketaren VII. edizioa martxan jarri du Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan”-ri buruz

  • Ez dut ulertzen; euskara sustatzeko ekintza bat, baina izena jartzeko, buruari eragiten diote, zer eta, ingelezko izenburu bat sortzeko. Hipokresia bere gorenean.

    Hona ideia batzuk:
    SORTUber.
    Piztuber
    Asmatuber

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude