Estreinaldiak: Otsailak 9

Estreinaldiak: Otsailak 9 –

Estreinaldiak: Otsailak 9

Estreinaldiak: Otsailak 9

.

The Color Purple (Sam Blitz Bazawule)

Musikala | Drama | Feminismoa | Arrazismoa

XX. mendearen hasieran, AEBko hegoaldean bizi den emakume afroamerikar baten bizitza osoko borrokei buruz Alice Walkerrek idatzitako eleberriaren egokitzapen musikala. 1985an estreinaturiko izen bereko filma oinarri duen remake lana.

2024 | Oscar sariak: Emakumezko talde aktore onenaren sarirako hautagai (Danielle Brooks)

2024 | Urrezko Globoak: Emakumezko aktore onenaren (Fantasia Barrino) eta Emakumezko talde aktore onenaren sariraetarako hautagai (Danielle Brooks)

2023 | BAFTA sariak: Emakumezko aktore onenaren (Fantasia Barrino) eta Emakumezko talde aktore onenaren sariraetarako hautagai (Danielle Brooks)

.

Ferrari (Michael Mann)

Drama | Biografikoa | 50ko hamarkada

1957ko uda. Enzo Ferrari lasterketetako pilotu ohia krisian dago. Porrotaren itzalak bere emazte Laurarekin hamar urte lehenago ezerezetik eraiki zuen enpresa mehatxatzen du. Bikote harremana ere krisi handi baten erdian dago, bere semearen heriotzaren mamuak bakean uzten ez dituelako. Etapa erabakigarri honetan, Ferrarik ere erabaki arriskutsuak hartuko ditu Italia osoan zeharkatuko duen Mille Miglia 1.000 miliako lasterketan.

2024 | BAFTA sariak: Soinu onenaren sarirako hautagai

2023 | Gotham sariak: Taldeko interpretazio onenaren sarirako hautagai (Penelope Cruz)

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

 .

Les Filles d’Olfa (Kaouther Ben Hania)

Dokumentala

Tunisiarra eta lau alaben ama  den Olfaren bizitza iluntasunaren eta argiaren artean dabil etengabe. Egun batean, bi alaba zaharrenak desagertu egingo dira.

2024 | Oscar sariak: Dokumental onenaren sarirako hautagai

2023 | Cesar sariak: Dokumental onenaren sarirako hautagai

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Urrezko Palma

2023 | Europar Zinemaren Sariak: Dokumental onenaren sarirako hautagai

.

El deshielo (Veerle Baetens)

Drama

Neurrigabeko uda itogarri baten esperientzia txarra bizi zuenenetik hamahiru urte igaro direnean, Eva, 26 urteko neska bat, jaioterrira itzuliko da bere autoaren atzealdean izotz bloke bat duela. Itzultzean, egokitu eta, behingoz, bere iragan iluna atzean utzi beharko du; besteak beste, bere torturatzaileari aurre eginda.

Lize Spit idazlearen izen bereko eleberrian oinarritutako lana.

2023 | Sundanceko Nazioarteko Jaialdia: Epaimahaiaren sari berezia aktore onenari (Rosa Martchant)

2023 | Sevillako Zinema Europearraren Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala

.

Mientras seas tú (Claudia Pinto)

Dokumentala | Alzehimerra

Antzerkian, zineman eta telebistan 50 urte eman ondoren, Alzheimerra diagnostikatu diote Carme Eliasi. Haren lagun Claudia Pinto zuzendariarekin batera, Eliasen azken bidaia kontzientea egitea erabaki du. Antzeztu dituen pertsonaiek lagundu egiten diote Carmeri trantze horretan, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak desagertzen diren bitartean.

2024 | Goya sariak: Film dokumental onenaren sarirako hautagai

2023 | Gaudí sariak: Dokumental onenaren saria

2023 | Donostia Zinemaldia: MADE IN SPAIN

.

Run, Tiger, Run!

Animazioa | Ekintza | Abentura | Txikientzat

Tiger Tun 11 urteko mutikoaren gurasoak desagerturik daude aspalditik. Yang maisu legendario baino zaharkituaren laguntzarekin, abenturazko bilaketa bidaia batean murgilduko da haran arriskutsu batean zehar.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Otsailak 9

Estreinaldiak: Otsailak 9

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude