Neguko VIII. bertsopaper lehiaketa – Sarituak
Alaia Martin oiartzuarrak irabazi du Neguko Bertsopaper lehiaketaren VIII. edizioa helduen mailan. “Nota bat” izeneko lanari esker, dirusaria eta oroigarria jasoko ditu.
Gaztetxoen mailan berriz, saria bitan banatzea erabaki dute epaimahaikideek. Horrela, Amaia Iturriotz urretxuarrak (“Larunbaten lausoa” lanari esker) eta Eneritz Eizmendi errezildarrak (“Bizi nahi eta hil ezin” lanari esker) jasoko dute dagokien saria. Goierritarren artean, Gemma Urteagaren lana aukeratu dute, gaztetxoen mailakoa (“Betiko zirudiena desagerturik”).
Sari-banaketa datorren ostiralean, martxoaren 12an, izango da Usurbe Antzokian, gaueko 22:30ean egingo den bertso-saioaren barruan. Bertan. Beñat Gaztelumendi, Jokin Sorozabal, Jexux Mari Irazu, Arkaitz Estiballes, Ainhoa Mujika eta Endika Igartzabal ariko dira kantuan. Sarrera: 6 euro.