Lanbiderik onenak eta txarrenak

Onenen artean ditugu, espero zitekeen bezala informatika ingeniariak, kontalariak, dentistak, bankuko langileak edota informatikariak. Nahiz eta lanbide onenen artean ageri diren guztiak ez dira hasiera batean esango genituzkeenak.

Zerrendaren atzekaldean, batik bat, bulegotik at egiten diren lanbideak topatuko ditugu. Lan fisikoak, gehienak. Baserritarrak, zabor-biltzaileak, soldatzaileak, eraikuntzako langileak edota taxi gidariak dira, besteak beste, zerrendari amaiera ematen diotenak.

Badira, ordea, zerrenda honetan zenbait datu adierazgarri. Oscar sariak igaro berritan nerabe askoren ametsa izango da ziurrenik aktore izatea, baina lanbidea hau, 200etik, 163. postuan agertzen zaigu. Festaz festa dabiltzan Disk Jockey-en bizitza ere miretsiko du hainbatek, baina 174. postua betetzen dute horiek. Are lanbide okerragoa omen egunkarietako erredaktoreena, 184. postuan baitaute, eta horien atzetik kazetaritza argazkilariena.

Lanbide bakoitzaren alboan, bataz besteko soldatak ageri dira, eta lanbidea hobea ala okerragoa kontsideratua izateko zerikusia baduela argi dagoen arren, ez da erabat erabakiorra.

Hona hemen zerrenda oso osorik.

MTY4MQ==

Irudia | Lana | zz | Creative Commons By SA
lanbideak, the wall street journal

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude