Nahiago nuke

Orduan uste duzu badakizula
zerua infernuarengandik bereizten
zeru urdina minarengandik
Badakizu bereizten zelai berdea
burdinazko errail hotzetatik?
Irriparrea beloarengandik?
Bereizi ahal duzula uste duzu?

Zure heroiak mamu bihurtzea lortu zuten?
Errauts beroak, zuhaitz?
Haize beroa, haize goxo?
konfort hotza, aldaketa?
Guduko paper nagusia,
kaiola bateko protagonista paperarengatik
aldatu zenuen orduan?

Nahiago nuke,
nahiago nuke hemen bazina.
Bi arima galdu besterik ez ginen
arrainontzi batean igeri
urtez urte
bide zahar berean lasterka
Zer aurkitu dugu?
Betiko beldur berak
Nahiago nuke hemen bazina.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Nahiago nuke”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude