Arratiako Berbaportua: liburu bat da abiapuntua eta beste sormen lan batzuk jomuga

Hil honetan Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan (Susa 2008) liburua aitzakiatzat harturik, bi jarduera egingo dituzte. Alde batetik, hilaren 9an, asteartean, Iñaki Egaña historialariak Gerra Zibil sasoiko hobietan egindako lana titulupeko hitzaldia emango du Igorreko kultur etxean, 19:30ean. Bigarrenik, hilaren 20an, larunbata, ibilaldi literarioa egingo dute Iruñean barna, Iñigo Aranbarrik gidatuta. Txangoaren prezioa 18 euro da (autobusa eta bazkaria). Izena emateko 649 979115 telefono zenbakira deitu behar da.

Zulo bat uretan liburuaren azala

Irudia | Zulo bat uretan liburuaren azala | Susa argitaletxea | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Arratiako Berbaportua: liburu bat da abiapuntua eta beste sormen lan batzuk jomuga”-ri buruz