Nafar bat Word Press Photo sari sonatuetan

Gaur eman dira Word Press Photo sari ezagunak ezagutzera, eta azpian ikusgai duzuen hauxe hautatu dute 2015eko argazkirik onena (klikatu handitzeko):

.
Nafar bat Word Press Photo sari“Bizitza berri baten esperantza”
Warren Richardson
argazkilari australiarraren lana da.

Argazkian, Hungaria eta Serbia arteko mugako hezi azpitik haur bat pasatzen duen gizona ikusten da.
.
Röszke (Hungaria), 2015eko abuztuak 28a.
.

.

Sariketak atal ezberdinak ere baditu (natura, kirola…), eta horietako bakoitzak beste bi (argazki bakarra eta sorta). Jendea atalean, Daniel Ochoa de Olza iruindarrak eskuratu ditu bigarren eta hirugarren sorta onenari saria.

Iruñean 1978an jaioa, Daniel Ochoa de Olza Madrilen bizi da egun eta Associated Press (AP) agentziako argazkilaria da. Profesional gisa 2001eko San Ferminetan egin zuen lehen argazkia.

Nafar bat Word Press Photo sari2008an Kukuxumuxuk San Ferminei buruz antolatzen duen argazki lehiaketa erdietsi zuen, hain zuzen ere.

Hegoafrikako Futbol Kopan edo Ingalaterrako Erret Ezkontzan egin izan ditu argazkiak, eta besteak beste N.Y. Times eta National Geographic-en argitaratu.

Aurten, bi sari eskuratu ditu World Press Photo sonatuetan; Jendea ataleko bigarren eta hirugarren sortarik onenak bereak baitira.

Eta ez du lehen aldia, 2013an ere bigarren saria eskuratu baitzuen Erretratuen atalean, Padilla toreadore begi-bakarrari egindako erretratu sorta eder bati esker. Hemen bi adibide: BAT eta BI.

.

La Maya tradizioa

.

klikatu argazkiak handitzeko

Madrileko Colmenar Viejo herrian (Espainia), udaberria etortzearekin batera herriko Mayak aukeratzen dira 7 eta 11 urte bitarteko neskatoen artean; altare bana apaintzen zaie, eta ordu pare bat bertan geldi-geldi egoteko eskatu. Kristautasun aurreko ohituretatik eratorritako tradizioa ei da.

.

* Sorta honekin eskuratu du Ochoa de Olzak aurtengo bigarren saria Jendea atalean.
.
Ochoa de Olzaren argazkia Maria Jesus Arranzek egina da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude