Emaiozu muturrekoa Francori!

Franco punchingPatxi zaharrak ohetik infernurako bidea hartu zuenetik nahikoa euri egin du. Egundoko samin arrastoa utzita joan zen. Horren mendeku artistikoa Eugenio Merinok prestatu du: Punching Franco du izena, eta artistari salaketa bat irabazteko balio izan dio.

punching-1


Fundación Francisco Franco eta Eugenio Merinoren arteko bigarren Round-a hasiko da laster, El Paisek jaso duenez. Lehenbizikoan Merinori eman zion arrazoia epaileak. Orduko hartan Always Franco lelopean diktadorea Coca-Cola hozgailuan sartu zuen, 2012ko ARCOn. Hautsak harrotu zituen, eta erakusketan agertu ziren Francoren oinordekoak kamera digitalarekin obrari argazkiak atera eta epaileari erakusteko. Adierazpen askatasunak irabazi zuen.

Bigarren itzulian “ohore eskubidea” hartu du fundazio frankistak, eta arte lan berria jomugan. Hain zuzen ere, lehenbiziko garaipen judizial horren haritik Merinok Vallecas-en uztailean “Artista Antifaxistak” adiskideekin egindako ospakizunean aurkeztutako obra: Punching Franco. Diktadorearen aurpegiaren gomazko irudikapen zehatza egin zuen horretarako Merinok. Franco agurea hartu zuen ispilu. Carrera betaurreko beltzek iragan loriatsuko agure hilkorra ezkutatzen zutenekoa. Ilez ile ere osatu zion kaskoa eta bigotea. Burua zutoin elastiko batean jartzea nahikoa izan du gomazko aurpegia (ezpaineko ubeldura eta guzti) toki konprometitu askoan jartzeko. Ez dakigu benetako ukalbilkada asko jaso zituen ala arte lanekin izaten den zentzugabeko ezin ukitu hori errespetatu zen. Ez zuen hainbesteko zalaparta sortu George W. Bush boxeo zaku bihurtu izanak.

Asko dira Eugenio Merinok nazioarteko agintariei egindako satirak. Hemen ikus ditzakezu bere lanak. Franco Fundazioak ez ezik, Israelek ere kristorenak eta bi esan zizkion beste obra bategatik. Nor izango ote da hurrengo biktima?

Zer duzu buruan “Emaiozu muturrekoa Francori!”-ri buruz

  • Francoren panpinari jipoia eman? Inola ere ez; indarkeria ez dago inoiz justifikatuta. Saia gaitezen seduzitzen hitz goxo eta laztanekin. Panpina puzgarriekin funtzionatzen omen du, kar, kar.
    .
    Bestela, hasten zara panpina bat jipoitzen eta gero gertatzen da gertatzen dena:
    .
    “AMAIERA AZKARTU ZUEN”
    “Ostiralean 40 urte beteko dira ETAk Francoren ordezkoa hil zuela Carrero Blancoren aurkako atentatua eginda. Pieza giltzarria zen erregimenarentzat, eta beste hainbat faktorerekin batera frankismoaren krisia areagotu zuen heriotzak.”
    .
    http://www.berria.info/albisteak/86786/amaieraazkartuzuen.htm