Urteko argazkirik onenak.

Urtero gertatzen da gauza bera, urteak bere azkenak emateko gutxi falta duen garai honen bueltan, denek argitaratzen dituzte urteko onenak. Izan daitezke urteko kanturik onenak, urteko water polo jokalaririk onenak edo urteko txisterik onenak. Egunkari eta hedabideek urteko albiste, berri edo argazki esanguratsuenen listak plazaratzen dituzte eta argazki agentziek ere urteko argazkirik onenen zerrendak; publizitatea egitea helburuetako bat izaten denez, norberaren argazkirik onenak izan ohi dira. Guk ere egin dugu gure lanaren berrikuspen bat eta guk ere aprobetxatu dugu bezeroei urtean egindakoaren laburpen bat eskaintzeko, Urteko Argazkirik Onenak izenburupean.
Sorrera urtea izaki, ordu gehiago eman ditugu bilerak eginez, proiektua idazten, eztabaidatuz eta administrazioaren bulego askotan (gehiegitan) kolak egiten, baina argazkiak ateratzen ere pasa dugu tartetxo bat, eta hau da emaitzaren lagin bat.

Euskal Gatazka

Mikel Arretxe aita muxukatzen. Mikel, SEGIko kide izateagatik kartzelan 6 urte pasatzera zigortu duten 8 gazteetako bat da. Donostia (Euskal Herria) 2013ko Apirilaren 16a. Beraien aurkako atxilotze agindua emana zenez eta edozein unetan atxilotuak izan zitezkeenez, gazte olde bat urreratu zen haiei babesa eman eta ahal zen moduan atxiloketa trabatzera. (Gari Garaialde / Bostok Photo)

Lagun multzo bat Eusko Gudariak abesten ERNAI gazte mugimenduaren aurkezpen ekitaldian. Lizarra (Euskal Herria) 2013ko Martxoaren 1a. Urte luzeetan Audiencia Nacional espainiarrak hainbat talde legez kanpo utzi ondoren, legezkoa den talde sortu dute (Josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

Garikoitz Ibarluzea iheslaria, ostatu baten kanpo aldean zigarreta bat erretzen. London (Erresuma Batua) 2013ko Urriaren 17a. %00 iheslari politiko baino gehiago dago une hauetan munduko hainbat bazterretan bizitzen (Josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

Patxi Gomez bere zain zeuden lagun eta senideak besarkatzen. Ortuella (Euskal Herria) 2013ko Azaroaren 8a. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrina balio gabe utzi ondoren, Espainiako Audiencia Nacionalak aske utzitako ETAko kideetako bat da Patxi (Josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

Gotzone Lopez de Luzuriaga anaia besarkatzen, Martuteneko espetxetik atera berritan. Donostia (Euskal Herria) 2013ko Azaroaren 26a. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrina balio gabe utzi ondoren, Espainiako Audiencia Nacionalak aske utzitako ETAko kideetako bat da Gotzone, legearen arabera 2010eko Abuztuaren 11tik aurrera kalean behar zuena. 2007an bularreko minbizia aurkitu zioten(Gari Garaialde / Bostok Photo)

 

Beste Gatazkak

Gizon bat suntsitutako etxe bati so, Izaah auzoan, frenterik zigortuenetako batean. Aleppo (Syria) 2013ko Urtarrilaren 3a. Nazio Batuen arabera, 60.000 hildako baino gehiago izan dira, gobernuaren aurka 21 hilabete dirauen altxamendua hasi zenetik. (Andoni Lubaki / Bostok Photo)

Borrokalari errebelde bat katu bati jaten ematen. Aleppo (Syria) 2013ko Urterrilaren 6a. Nazio Batuen arabera, 60.000 hildako baino gehiago izan dira, gobernuaren aurka 21 hilabete dirauen altxamendua hasi zenetik. (Andoni Lubaki / Bostok Photo)

Famili bateko kideak Al Amriyah kalean oinez, suntsitutako beraien etxetik ahal zituzten ondasunak bildu ostean. Aleppo (Syria) 2013ko Urtarrilaren 15a. Nazio Batuen arabera, 60.000 hildako baino gehiago izan dira, gobernuaren aurka 21 hilabete dirauen altxamendua hasi zenetik. (Andoni Lubaki / Bostok Photo)

Naser cityn, militarren kolpearen aurkako protesta batean, Mursi lehendakariaren aldekoak errezoan. Cairo (Egipto) 2013ko Uztailaren 9a. Demokratikoki aukeratutako Mursi lehendakaria atxilutua izan zen, miitarrek estatu kolpea eman eta nazioa kontrolpean hartu ondoren (Andoni Lubaki / Bostok Photo)

Emakume batzuk, Korana irakurtzen, militarren kolpearen aurkako protesta batean. Cairo (Egipto) 2013ko Uztailaren 10a. Demokratikoki aukeratutako Mursi lehendakaria atxilutua izan zen, miitarrek estatu kolpea eman eta nazioa kontrolpean hartu ondoren (Andoni Lubaki / Bostok Photo)

Gertakari Latzak

Istripuaren biktima baten ekipaia.Santiago de Compostela (Galiza) 2013ko Uztailaren 27a. 79 lagun hil eta 134 zauritu ziren, Madrid-A Coruña bidaia egiten zuen tren batek istripua izan ondoren (josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

“Putakume hauek ez didate oraindik negar egiteko aukerarik eman” Istripua ikusi zuen lehen laguna da Isidoro Castaño, eta hldakoei eginiko omenaldiaren ondoren lehertu egin zen. Santiago de Compostela (Galiza) 2013ko Uztailaren 31a. 79 lagun hil eta 134 zauritu ziren, Madrid-A Coruña bidaia egiten zuen tren batek istripua izan ondoren (josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

Bi esku errezoan, hileta elizkizunen une batean. Santiago De Compostela (Galiza) 2013ko Uztailaren 31a. 79 lagun hil eta 134 zauritu ziren, Madrid-A Coruña bidaia egiten zuen tren batek istripua izan ondoren (josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

Jaiak, Kirola eta beste Ikuskizun batzuk

Sanferminei hasiera ematen dion txupinaren ondoren, jendetza Udaletxe plazan. Iruñea (Euskal Herria) 2013ko Uztailaren 6a. Urtero, munduko bazter ezberdinetatik hurbildutako milaka lagun biltzen da Iruñean mundu mailan ezaguna den 8 eguneko jaian murgiltzera. (Ander Gillenea / Bostok Photo)

Korrikalariak Alcurrucen ganaderiako zezenenekin egindako entzierroan. Iruñea (Euskal Herria) 2013ko Uztailaren 7a. Egunero, Sanferminak dirauten 8egunetan, 6 zezen askatzen dira goizeko 8retan, eta alde zaharreko kaleak zeharkatu ondoren zezen plazara ailegatzen dira. Jendeak zezenen aurrean korrika egiten du. (Ander Gillenea / Bostok Photo)

Sanferminetako 6. entzierroan, El Pilar ganaderiako zezenetako batek korrikalari bat adarkatzen. Iruñea (Euskal Herria) 2013ko Uztailaren 12a. Egunero, Sanferminak dirauten 8egunetan, 6 zezen askatzen dira goizeko 8retan, eta alde zaharreko kaleak zeharkatu ondoren zezen plazara ailegatzen dira. Jendeak zezenen aurrean korrika egiten du. (Ander Gillenea / Bostok Photo)

Bankiloan ziren Yuwa taldeko jokalariak, Añorgaren aurka sartutako gola ospatzen. Donostia (Euskal Herria) 2013ko Uztailaren 2a. Yuwa Jharkhand, futbolaren bitartez, Jharkhand eskualdeko 7 eta 17 urte bitarteko neskei osasuna, hezkuntza eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen dien programa bat da. Yuwa taldea Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketan izan zen. (Gari Garaialde / Bostok Photo)

Rihanna abeslaria 15.000 lagunen aurrean kontzertua eskaintzen. Bilbo (Euskal Herria) 2013ko Maiatzaren 26a. Rihannak Europan barrena egindako 1. bira izan zen. (Josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

Tania de Souza, Zuloak taldeko kantaria, bere burua apaintzen kontzertura atera aurretik, Plateruenako aldageletan. Durango (Euskal Herria) 2013ko Apirilaren 19a. (Gari Garaialde / Bostok Photo)

Ikusleak Marabilliko hasiera ekitaldia ikusten. Ondarroa (Euskal Herria) 2013ko Urriaren 7a. Marabilli Sormen Festibala, Aitzol Aramaio zenaren indarrarekin jaiotako egitasmo bat da, idazle, musikari, zinegile, antzerkilari, artista plastikoetan aritu, diseinatzaile eta beste sormen arloetako hainbat artista Ondarroan biltzea duena helburu. (Josu Trueba Leiva / Bostok Photo)

 

2014a aurtengoa izan dena baino hobea izango den esperantzarekin (eta ez da txarra izan), Urte Berri On deneri eta eutsi goiari!

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.