Vendetta-k bere tanta jarri du U11ri begira “Zigorren herria” bideokliparekin

vendettaVendetta musika taldeak, beste euskal musikarien laguntzarekin, urtarrilaren 11ko itsasoari begira euren ekarpena aurkeztu dute: “Zigorren herria” kantaren bideoklipa, irailaren 14an Anaitasunan grabaturikoa.

Abestia  Jonh Lennon “Give peace a chance” kantaren moldaketa bat da. Vendettak ekoizturiko kanta bat, Jon Garmendiak egindako letra oinarrituz, eta Amaia Sagredo (Nik Khaos), Ines Osinaga (Gose), Xabier Solano (Esne beltza), Zuriñe Hidalgo (Hesian), Ibon Altuna, Gaizka Jareño, Janire Souto, Tania Gomez eta Xabier Gallastegi musikarien laguntzarekin kontatu dute.

Lan hau irailaren 14an Iruñeko Anaitasunean aurkeztu zen, Herrira mugimenduak egindako 197/2006 doktrinaren derogazioaren aldeko ekitaldi batean. Grabazioan, Euskal Herriko arlo sozial ezberdinetako hamaika pertsonek hartu zuten parte, abesbatza haundi bat osatuz eta ekitaldiko parte hartzaile guztiak elkartuz. Mezu, oso argia izan zen: “Give peace a chance in the Basque Country” (Eman aukera bat bakeari Euskal Herrian).