Musika eta distiraren eguna Huhezineman!

Musika eta distiraren eguna Huhezineman! –

Bideoklip sailarekin ireki da gaur Huhezinemaren bigarren eguna. Albina Stardust, lehen mailako aurkezlea izan dugu jaialdia aurkezten, eta distiraz eta alaitasunez bete du Arkupe Aretoa. Hasteko, “Bihotzak negar” bideoklipa proiektatu da ikusleen aurrean lehen aldiz. Ondoren, Asier Renteriaren eskutik, masterclassa izan dugu bertaratu direnek soinuaren inguruan ikasi ahal izan dute, profesional baten eskutik.

Musika eta distiraren eguna Huhezineman!

“Idatzi zenidatenean, oso proiektu polita eta interesgarria zela pentsatu nuen. Niri jende gaztearekin egotea gustatzen zait, zuek bai zarete etorkizuna, beharrezkoak bai zarete ikus-entzunezko munduan.” – Albina Sturdust

“Proiektuetan lanean gaudenean argi dago garrantzi handia ematen zaiola soinuari, batez ere prozesuan zehar. Baina, askotan ahaztu egiten gaituzte, horregatik polita da aretoa jendez lepo ikustea masterclassean, eta galdera pila bat eginez.” – Asier Renteria

Honen ostean, bideoklipen proiekzioak hasi dira eta hainbat bideoklipez gozatzeko aukera izan dugu:

  1. Bele-Zerua Irabazi (Nitya Lopez)
  2. Apotheke- Siempre sabes como volver (Beñat Goia),
  3. Postal Kolekzioniztak ft. Pablo Zurutuza-Plastikozko Iria (Iñigo Asensio, Iñaki Gereñu eta Imanol G. Gurrutxaga)
  4. Thawra (Zuriñe López de Sabando)
  5.  Rebel Noise-Nor naiz ni (Oihan Loiti)
  6. Txopet-Nire hitzen gezurretatik (Nahia Novo),
  7. Eider-Ez espero ez nigandik (Andoni Clavo),
  8. Munlet-Astindu (Una Iriondo Saint-Gerons)
  9. Meliora-Galdutako Ura (Unai Lizarza)
  10. Erromintxelak – Esperoan (Nitya Lopez)

Eguna borobiltzeko, Jasan taldearen kontzertua izan dugu arkupeko eszenatokian. Ixak Sarasua, Asier Mongelas, Jokin Uri eta Garikoitz Barandiaranek osatzen duten laukote aretxabaletarrak, Punk-metal doinuaz animatu dute jaialdia.

Bihar, ostirala, jaialdiko egun handiaren txanda izango da. Arratsaldean ekingo diogu egitarauari, sail ofizialaren proiekzioarekin. Emanaldia, sail ofizialerako hautatuak izan diren 10 film laburren proiekzioarekin hasiko dugu, hiru zatitan banatuta, eta tartean bi atsedenaldi eginez. Finalera iristea lortu duten filmen zuzendari gehienak bertan izango dira euren lanak aurkezten. Proiekzioak amaitzean, arratsaldeko 19:30ean, sari banaketa egingo dugu; bertan elkartuko gara jaialdira bertaratutako guztiok. Ekitaldia borobiltzeko, Ausolanen eskutik luncha egongo da. Jaialdiari festa giroan emango diogu amaiera, eta DJ Rosamarirekin (Arkupen bertan).

Musika eta distiraren eguna Huhezineman!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude