Mundua jostorratz begi batean
Mundua jostorratz begi batean
Baleiken, Zumaiako komunikabidean, oso interesgarria iruditu zaidan lan baten berri eman didate. Jon Andoni Martin azkoitiarrak aski ditu hiru elementu sekulako argazkiak lortzeko: lata bat, jostorratz bat eta paper fotografikoa; erakusketa zabalik izango du Zumaiako Oxford aretoan apirilak 24 bitarte. “Mundua jostorratz begi batean” da erakusketaren izena. Lortu dituen irudiak bere aldamenean dauzkan horien antzekoak badira, begi bistakoa da sekulako abilezia lortu duela oinarrizko elementu horiekin. Esatea ahaztu zait, obturadore bezala zinta zati bat erabiltzen du. Ikaragarria; reflexa, zertarako?
Argazkiak ateratzeko teknika honi estenopeika esaten zaio. Ibn al-Haytham matematikari, astronomo eta fisikari arabiarrak garatu omen zuen lehen kamera iluna X.mendean. Kamara estenopeiko bat lenterik gabeko argazki kamera bat da, eta hiru elementu behar ditu.
- Argia sartzen uzten ez duen kaxa bat.
- Argia sartzeko zulo txiki bat egin behar da, estenopoa, alegia.
- Argiak proiektatzen duena jasoko duen materiala (paper fotografikoa kasu)
Lortzen den irudia oso garbia izateko zuloa txikia izan behar da, 0,5mm ingurukoa; eta horretaz gain, esposizio denborak ere luzeagoa izan behar du. Hor eskulan handiz jokatu behar da irudia ez dadin ilunegia edo erreta atera.
Askotan entzun izan dugu egun batzuei oso ezaugarritze kuriosoa eman zaiela, edo behintzat inoiz pentsatuko ez genuen zerbaiten bueltakoa, ezezaguna erabat. Ba 2001etik hona, apirileko azken igandea mundu mailako Argazkigintza Estenopeikoaren eguna da, arloa maite dutenek beren lanak partekatu eta ezagutzera emateko, eta sekula saiatu ez garenok froga dezagun.
Banoa garagardo lata bat hustera.
Mundua jostorratz begi batean
Oso interesgarria.
Asier Gogortza beratarrak teknika bera erabiliz jostorratza ezean, bunkerrak erabil zituen bere garaian:
http://www.asiergogortza.net/index.php?pro=29
Edo eroritako gaztain handia:
http://www.asiergogortza.net/index.php?pro=22