Talibanak Euskal Herrian?

Talibanak Euskal Herrian?

Talibanak Euskal Herrian

Gero eta sarriago aditzen den lantua da. Talibanak gero eta gehiago omen dira inguruotan, gero eta gehiago eragiten omen, han eta hemen!
Hasieran ikaratu egin nintzen, taliban odoltsuok Afganistaneko mendi latzak atzean utzi eta Aitzgorri-Aralarren eta hortik Iratin barna ez ziren bada hedatuko?…
Baina laster konturatu nintzen ez nuela zertan izan beldur. Ingurukoek beharbada bai, baina neronek ez, talibana ni neu eta beste hainbat baikinen!

ETArra versus Talibana
ETArra eta talibana eskutik doaz sarri. Pertsona berberak ere izan daitezke. Segun. Titulua nork esleitzen duen da gakoa.
Bertoko eta bertaratu espainiazaleen begietara, ezker abertzalekoen itxurako guztiak dira “ETArrak”. Bereziki euskaraz egiten badute edonon. Azken horiek “ETArra” seguruak dira espainiazaleen arabera. Zalantza izpirik gabe.

“Talibana”, ostera, abertzale erdaltzaleek euskaraz bizitzen saiatzen direnei esleitzen dieten titulua da. Bereziki, euskaraz bizitzeko ohitura arraroa duten horiek kontuak eskatzen badizkiete abertzale erdaltzaleoi.
Adibidez: Gerrikoitz hautetsi abertzalea da. Ustez defendatu behar lukeen egitarauak dio euskara dela EHko hizkuntza, lehentasuna eman behar zaiola, normalizatu behar dela, eta abar, eta abar… Alabaina, Gerrikoitzek inoiz gutxitan erabili ohi du euskara. Halako batean, “taliban” baten kexa jaso du: “Nola liteke X alderdikoa izan, egitarau jakin bat saldu, baina beti erdaraz jardutea?”

Gerrikoitzen erantzuna hiru eratakoa izan daiteke:
1. Kritika jaso, hausnartu, onartu eta hizkuntza-jarduna egokitu. Gutxitan gertatzen da.
2. Ez-irakurriarenak egin, eta erdarari gogoz eutsi. Sarritan.
3. Sutan jarri, adierazpen-askatasuna eta hizkuntza-aukera egiteko eskubidea aldarrikatu, “Inposizio-saiakera” salatu, bere sentimentu euskaltzale sakonak azpimarratu, Korrikan aldiro-aldiro penintentzia egin izana, eta abar. Ohikoena da.
Zenbat eta erdaltzale-abertzaleagoa izan, orduan eta aipamen gehiago egiten diete “talibanei”… euskararen erabilera urriaren errua leporatzeraino ere! Ezagutzen dugu editore abertzalerik, talibanez gain, euskara irakasleak, euskara teknikariak, euskaltzale militanteak, eta abar seinalatu dituena, gizartean hain hedatuta dagoen euskarari erdeinuaren errudun nagusi gisa.

Finean, euskal herritar gehien-gehienok gure hizkuntzaz eta bere bilakaeraz daukagun ezjakintasun sakonaren ondorio da anabas hau.
Izan ere, erdaldun unionistek askoz garrantzia handiagoa ematen diote euskarari, kalterako noski, abertzale askok baino.
Espainiarrek oso argi daukate hizkuntza ardatza dela, duela bost mendetik gutxienez:
Que siempre la lengua fue compañera del imperio… después que vuestra Alteza metiesse debaxo de su iugo muchos pueblos bárbaros y naciones de peregrinas lenguas, y con el vencimiento aquellos ternían necessidad de recebir las leies quel vencedor pone al vencido, y con ellas nuestra lengua. I cierto assí es que no sola mente los enemigos de nuestra fe, que tienen ia necessidad de saber el lenguaje castellano, mas los vizcainos, navarros, franceses, italianos, y todos los otros que tienen algún trato y conversación en España y; necessidad de nuestra lengua…”
Antonio de Nebrija, Gramática de la lengua castellana, Salamanca 1492
Nahi bai, talibanak…

Talibanak Euskal Herrian?

2 pentsamendu “Talibanak Euskal Herrian?”-ri buruz

  • Aka Baramos 2016-04-20 00:06

    Askatasunera eramango omen gaituztenetako asko zeharo kolonizatuta daudenean, hobe da autobus horretatik jaitsi eta bideari oinez ekin, gidari horiekin jarraitu baino.

  • “Aka Baramos”, zurekin zearo ados, independentzia herri honen biziraupenerako erramienta ezinbestekoa zen, baina hori herramienta soilik.Nazio honen, euskal herriaren biziraupena arriskuan jartzen badute gu gutxiengoa bihurtuaz gure herrian gaur edo eta balizko estatu batean..ez dut estatua behar, beste Espainia edo Moroko txiki bat izango bada.
    Hala ere goiko testua ez doa horretaz, euskaraz bizi nahi dugunoi nola akonplejatzen saiatzen diren espainiarrak, Frantzian lortu dutena nahi dute lortu hemen.
    Ba nik edukazioz beti euskeraz, batezere ni naizenean BEZEROA, gaur erosleek dugu eta indarra. Eta besteak, dei nazatela “taliban” edo nahi dutena, 11 argumentu ditut beraiek direla talibanak esateko, baina noski, orduan erdaraz hasten gara diskutitzen eta hori da beraien azken helburua.