Etxauzia jauregia euro baten truke

Etxauzia jauregia euro baten truke

Zuotako askok ezagutuko duzue honez gero “Euskaldun bat, euro bat”, Etxauziako gaztelua erostea xede duen ekimena; “Nafartarren etxea bilka dadin eta kultur proiektu zabal bat eramateko!”.

Diru bilketa aspaldi abiatu bazuten ere, denboran askoz hurbilekoagoa da hona dakargun bideo txikia, euskaldun guztiak egitasmora bil gaitezen aldarrikatzen duena:

Ipar Euskal Herriko bisai ezagunen laguntzarekin, egitasmoaren berri ematen digu bideoak. Baigorrin luzez hertsirik egon den eta dagoen gaztelua da Etxauzia… bertako baxenafarrek herriarentzat berreskuratu nahiko luketena, “gure herriaren historiaren lekuko esan duelako… eta, besteak beste, tokiko ekonomia sustatzeko gune eta mugaz gaindiko gune bihur dadin”.

Etxauzia erosteko, nahikoa ei da euskaldun bakoitzak euro bakarra jartzea, baina… zenbat euskaldun gara munduan? Ea ba, “Konda gaitezen”.

Etxauzia jauregia euro baten truke

Etxauzia jauregia euro baten truke