Milioi erdi baietz!

Gabon Zaharreko telebista saioan ere bideoaren imitazio bikaina egin zuten ETBn. Zalantzari gabe, jende askok dauka Perurenarekin gertatutakoaren berri eta behingoagatik, ematen du ez dela euskaldunon kaltean.

Facebook bidez, twitter bidez, email bidez, 20 lagunek 20 laguni bidalita, haiek beste 20 laguni eta… berehala dugu milioi erdi bisitako kopurua. Kontua Perurenaren sarreran klikak ugaltzea da eta WorpPressek esakintzen duen markagailua — begitxo baten irudikoa—, 500.000 bisitaldira eroatea.

Horrek ez duela esan nahi euskarazko digital baten publikoa kopuru horietan mugitzen denik? Ados, begi-bistakoa da! Ez dela estatistika fidagarri bat izango? Ados! Baina ZuZeu komunitateak zabaltzeko gaitasuna duela erakusten du, euskara eta sareko euskal komunitatea zabaltzeko indarra eta gogoa duela! Eta oraingoz, pozik horrekin! ZuZeuren komunitatearen zabalkundea 2011rako asmo, intentzio eta xede. Zurekin, milioi erdi baietz!!!

Erregeterako lortuko al dugu?

Inaki Perurena

Irudia | Inaki Perurena | ZuZeu | Creative Commons By SA
euskara, Internet, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Milioi erdi baietz!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude