Non du euskarazko sareko komunitateak muga?

Eta horixe nahiko genuke frogatu: zenbat erabiltzaile euskaldun dituen internetek. Hau da, erabiltze guztien interesekoa den eta sare sozialetan jendez jende hedatuko litzatekeen post batek izan ote litzake 500.000 klik? Edo zifra horien oso azpitik definitzen da euskarazko sarearen arrakasta?

Geure kezka ez da berria, Patxi Gaztelumendik bere blogean galdetu baitzuen zenbat den asko euskaraz. Berria.infok, irailean, dirudienez, Zinemaldiaren sasoian, zortzi egunetan 101.297 bisita izan zituen. Euskarazko hedabideetan erreferentzia nagusia denez, aintzat hartzekoa da kopuru hori.

Gaztelumendiren galdera gure eginez, asko da ala gutxi Berriaren zifra hori? Gehiago behar luke? Hiztun kopuruarekin proportzioan doa? Helduko litzateke edo helduko da euskarazko albiste bat 500.000 bisitetara?

Non du muga euskarazko komunitateak muga?

Irudia | Non du muga euskarazko komunitateak muga? | mondraberri.net | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Non du euskarazko sareko komunitateak muga?”-ri buruz

  • Galdera horri erantzuteko egin beharreko lehenengo gauza estatistikak modu serioago batean lantzea da.

    Interneten estatistikak ez dira gutxi gora beherako kontua. Gauza zehatza dira.

    Garrantzitsua da, esaterako, estatistikak neurtzerakoan tresna estandarizatuak erabiltzea. Eta tresna estandarrik ez badago, gutxienez neurketa hori egiteko zein tresna erabili den jakinaraztea.

    Kazetaritzarekin paralelismoa eginez, iturria zein den aipatzea ezinbestekoa da, bestela informazio horrek ez baitu inolako baliorik eta.

    Gaur egun, esango nuke gehien erabiltzen den tresna eta era berean fidagarrienetakoa Google Analytics dela. Zuek zein erabili duzue datu hauek ondorioztatzeko?

    ZuZeu eta Perurenaren kasuan, ez dut zalantzarik izandako bisitak mugarria izan direla hedabide honen bilakaeran. Eta zoriontzekoa ere izango da. Baina eman dituzuen datuak ez dira bat ere zehatzak.

    Esate baterako, estatistiken berri eman zenuten artikulu honetan bertan (https://zuzeu.eus/2010/11/11/harrijasotzaile-ala-herrijasotzailer/) aitortu zenuten zuen teknikariak ohartarazi zintuztela emandako datuak ez zirela zuzenak.

    ZuZeu-ren hitzak dira ondokoak: … 100.000 “bisita” diogunean, laurdena edo, izango direla “benetakoak” …

    “Laurdena edo”, “benetako bisitak”… Zehaztapen falta horrekin nekez jakingo duzue inoiz benetan zenbat bisitari iritsi diren zuenera.

    Artikulu honetan ere, iruditzen zait, zuen burua engainatzen ari zaretela.

    “Gurean 474.000 bisita baino gehiago izan dituela”…

    Zein neurgailuren araberakoak dira datu horek? Bisita aipatzen duzuenean, zertaz ari zarete? “Benetako bisitariak”? “Gezurrezkoak”? Kontzeptu horiek ez dira existitzen Interneten estatistikak neurtzeko orduan.

    474.000ko zifra aipatzen duzuenean, zuek zeuek okertzat emandako neurgailuaren datuak ontzat ematen ari zarete berriz?

    Gaztelumendik idatzitakoaren harira, bere blogean ez ezik, Zabaldu.com-en ere izan zuen jarraipena eztabaidak. Eta hor ere ematen dira argibide batzuk Interneten gauzak nola kontatu behar diren jakiteko.

    ZuZeukoei ere gomendatzen dizuet hurrengorako hor azaltzen dena kontuan izan dezazuen, ematen dituzuen datuak fidagarriagoak izan daitezen.

    http://www.zabaldu.com/6990/estatistikak_zenbat_da_asko_euskaraz/

  • Haritz estimatua, ez dago ezer urrunagokorik geure buruak nahita engainatzen ibiltzea baino. Une honetan PERURENARI EUSKALDUNA EZ DELA ESATEN ZAIONEAN… sarreran dagoen WordPresseko kontagailuak 476.201 bisita dituela jartzen du. Geuk bezala dakizu zeuk horrek ez duela adierazten pertsona kopuru hori sartu denik. Inondik inora. Beste modu batera esanda, pertsonen bisitei gehitu behar zaizkie robotenak eta sare sozialetan albiste horren esteka jarri den bakoitzekoa, besteak beste. Baina zer nahi duzu, guri ez zaigu markadorea egunero teilatu horietaraino iristen eta oso pozik gaude gertatutakoarekin. Gainera, besteek hainbeste bisita dutenean, zer ibiltzen dira, euren markadorearenak baino hamar bider gutxiago sartu direla esaten? Guk badakigu “benetako” bisitak askoz gutxiago izan direla, baina badakigu esandako zifra markatzen duela lekuaren markadoreak… Eta guk ematen ditugun datuak guztiz dira fidagarriak, Haritz: esan bezala 476.201 bisita zenbatu ditu orain arte zenbagailuak, robotak barne. Beste guztia, zeure kontu.

  • Ea… nik ez diot meritua kendu nahi ZuZeuri, ez gaizki ulertu. ZuZeuk egindako lana bikaina iruditzen zait, Perurenarena bezalako kasu puntualetatik harago, batez ere egunero egiten duzuen/duten/dugun lanagatik.

    Eta harrijasotzailearen kasuan ere, ez dago zalantzarik ZuZeu izan zela bideo horrek Interneten izan duen ibilbide luzearen detonante nagusia.

    Bestalde, normalean artikuluek zuen neurgailu horren arabera dituzten “bisitekin” alderatuta Perurenaren horrek X bider gehiago izan baditu, poztekoa da, jakina. Ospa ezazue, eta nik ere ospatuko dut zuekin batera.

    Horraino, chapeau!

    Baina artikulu honetan galdera bat luzatu duzue, eta galdera horri serioski erantzun nahi bazaio, ezinbestekoa da Interneteko estatistikak gai seriotzat hartzea eta behar bezala lantzea, kontu emozionalak eta elkar zoriontzeko arrazoiak alde batera utzita.

    Matematika da.

    Artikulu honen mamia ez da ZuZeuk zenbat bisita izan zituen Perurenaren bideoaren harira. Artikulu honetan ondoko galderak egiten dira: “Asko da ala gutxi Berriaren zifra hori? Gehiago behar luke? Hiztun kopuruarekin proportzioan doa? Helduko litzateke edo helduko da euskarazko albiste bat 500.000 bisitetara?”

    Bada, hausnarketa eta ikerketa serioa egin nahi bada, artikulu honen helburua benetan serioa bada, ganorazko neurketak egin behar dira lehenik eta behin (batez ere datuak zuzenean edo zeharka alderatzen direnean, kasu honetan bezala).

    Berria.info-k datuak zabaltzen dituenean, datu horien iturria aipatu ohi du. Hori bai, fidatu egin behar gara esaten dituenak hala direla, Google Analytics-eko datuak ez baitira publikoak. Adibidez, ondoko albistean:
    http://www.berria.info/albisteak/43969/berriainfok_milioi_erdi_bisita_hilean.htm

    Gaztelumendiren blogean azaleratu ziren datuek ere iturria aipatzen dute, nik zabaldu nituenak barne.

    Baina ZuZeuk eskaini dituen datuetan ez da esaten zein tresnaren araberakoak diren (WP-Slimstat?, WPko beste pluginen bat?), ezta begi horren ondoan dagoen zenbakiak zer adierazten duen ere: Bisitak? Erabiltzaile bakarrak? …

    Beraz, ZuZeuk benetan artikulu honetan egiten duen galderari erantzuten lagundu nahi badu, egin beharko lukeen lehenengo gauza datu horien iturria zein den esatea da.

    Gehiago ere esango nuke. Hemen planteatzen den aferaren inguruan ekarpen serio eta zintzoa egin nahi baduzue, egin publiko webgune honen iturburu kodean txertatua duzuen Google Analytics-en script-ak ematen dizkizuen datuak xehetasun guztiekin.

    Nik gustura irakurriko ditut, eta fidatuko naiz esaten duzuenaz. 😉

  • […] ez duela esan nahi euskarazko digital baten publikoa kopuru horietan mugitzen denik? Ados, begi-bistakoa da! Ez dela estatistika fidagarri bat izango? Ados! Baina ZuZeu […]

  • Zenbat da asko euskaraz? galdera/post horrek, bizirik jarraitzen du, urtebete beranduago ere.

    Galderak bere horretan jarraitzen duelako, beharbada.

    Azkena, Maite Goñiren erantzuna izan da http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=1064 eta bertan, besteak beste http://www.euskaljakintza.com guneko 2010eko emaitzak eskaintzen ditu.

    Euskarazko sarean gabiltzanak, egin dezakegu datu bilketa eta azterketa zorrotzago bat honen gainean. Uste dut heldu zaigula, guk egiten duguna baloratzeko sasoia.

  • Audientzien gaiarekin datorren astelehenean, hilak 10, jarraitzeko asmoa dugu. Izan ere egun horretan hasiko baita jende asko lanean, Gabon oporretatik itzulita. Badago zer esanik.

  • […] artean: Haritz Rodriguez (Euskaltube), Maite Goñi (Euskaljakintza), Luistxo Fernandez (Sustatu)… Geurean ere izan zuen bufada, orain egun gutxi gai […]