Milioi erdi baietz!
Gabon Zaharreko telebista saioan ere bideoaren imitazio bikaina egin zuten ETBn. Zalantzari gabe, jende askok dauka Perurenarekin gertatutakoaren berri eta behingoagatik, ematen du ez dela euskaldunon kaltean.
Facebook bidez, twitter bidez, email bidez, 20 lagunek 20 laguni bidalita, haiek beste 20 laguni eta… berehala dugu milioi erdi bisitako kopurua. Kontua Perurenaren sarreran klikak ugaltzea da eta WorpPressek esakintzen duen markagailua — begitxo baten irudikoa—, 500.000 bisitaldira eroatea.
Horrek ez duela esan nahi euskarazko digital baten publikoa kopuru horietan mugitzen denik? Ados, begi-bistakoa da! Ez dela estatistika fidagarri bat izango? Ados! Baina ZuZeu komunitateak zabaltzeko gaitasuna duela erakusten du, euskara eta sareko euskal komunitatea zabaltzeko indarra eta gogoa duela! Eta oraingoz, pozik horrekin! ZuZeuren komunitatearen zabalkundea 2011rako asmo, intentzio eta xede. Zurekin, milioi erdi baietz!!!
Erregeterako lortuko al dugu?
Bisita kopuruaz eta Hari Rodriguezen amuari helduz,
deigarria egin zait, El Paisen orrietan,irakurlearen defendatzailearen atalean datorren datua: bi egunetan Belen Estebani erreportaje bat izan da irakurriena egunkariaren aurpegi digitalean eta ia 200.000 bisita izan zituen.
El Pais bezalako egunkari batek, duen audientziarekin eta Hego-Ameriketatik jaso ditzakeen bisita guztiekin, bi egunetan bere notizia irakurrienak 200.000 bisita jasotzea, asko ala gutxi da?
Aipatzen dudan artikulua hau da:
http://www.elpais.com/articulo/opinion/nuevo/triunfo/Belen/Esteban/elpepiopi/20110102elpepiopi_5/Tes
[…] marka berriak dituzte helburu. Azken urteko datuak jarri dituzte agerian, lehenago ere datuak elkarren aurrean […]