Milaren ametsak ehizatzen

Milaren ametsak ehizatzen –

Helsinkin bizi dira. Publizitate-kreatiboa da ama, Adele Enersen, eta hobby berri bat asmatu du amatasun baimenarekin dagoenetik: “Orain ere egunero egin dezaket zerbait kreatiboa. Nire alabatxoa lo dagoen bitartean, haren ametsak ehizatzen saiatzen naiz”.

Egunero hartzen du bere afizio berri hori lantzeko eta gozatzeko unea. Eta emaitzak blog honetan erakusten ditu, guztion gozagarri.

Milaren ametsak ehizatzenNDcxNQ==NDcxNA==NDcyOQ==NDcxNg==NDcyMg==NDcxOA==NDcyNA==NDcyNQ==NDcxNw==NDcyOA==NDcyNw==

 

 

Irudi gehiago hemen.

Milaren ametsak ehizatzenMilaren ametsak ehizatzenMilaren ametsak ehizatzen

Irudiak | Milaren ametsak ehizatzen | Adele Enersen | Creative Commons By SA

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.

11 pentsamendu “Milaren ametsak ehizatzen”-ri buruz

  • “Ama guztiek gauero-gauero, umeen gogoetak arakatzen dituzte hauek lotan daudenean. Horrela, egunean zehar umearen burlan atzera eta aurrera ibili diren pentsamenduak leku egokian jartzen dituzte, eta hurrengo goizean gogoeta guztiak ordenatuta egongo dira (…). Kaxoiak ordenatzea moduko zerbait da (…) eta goizean, esnatzean, bart buruan izandako bihurrikeria eta gaiztakeria guztiak toles-toles eginda egongo dira zure buruaren barrutik barruenean. Buruaren azalean , aldiz, zabal-zabalik, pentsamendurik ederrenak izango dituzue, erabiltzeko prest.” PETER ETA WENDY. James Matthew Barrie

  • Ametsgaizto 2011-03-17 16:00

    Orain badakit zer egin goizean, esnatzean, aurreko egunean egindako eta esandakoaz oroitzen ez banaiz; Amari neure gauzak eta neure aferak neure erara konpontzen utz diezadala esan beharko diot.
    Beti gorrotatu izan dut nere gauzak bere erara “txukundu” nahi izaten duen jendea, ama bera bada ere…

  • Aaaa! Ama guztien tentazioa da umeak “nire” izatea. Baina emoziorik handiena iristen da deskubritzen duzunean “bere” direla, “bere buruaren jabe”, eta zu haientzat bidea izan zarela, baina ez helmuga.
    Horrek ematen dizu egin duzun balentriaren neurria.
    Baina Adeleren alaba bezain txikiak direnean, inork ezin dizu kendu haien ametsei begira egoteko plazerra, orduak eta orduak…

  • Ametsgaizto 2011-03-18 10:02

    Barkatuko didazue Arantza eta Mariputz, baina zergatik lotu duzue ume ttikiaren eta bere amaren istorioa amatasunarekin?
    Aitek ezin al dute izan tentaziorik umea “beraiena” izateko?
    Bene, benetan diotzuet nik berdintasunaz hitz egitean beste zerbaitetaz egiten dudala…

  • Ametsgaizto, amen mundua ezagutzen dut eta egin dudana zera izan da, nirea orokortu; arrazoi duzu, aitek ere izango dute, noski, ume “bere” izateko tentazioa.
    Dena den, nik egin dudana postaren ildoa jarraitzea izan da, Fernandez Ostolazak amaz hitz egin du, ondorioz, mariputzek amez hitz egin du, ondoren zuk amez hitz egin duzu eta laugarrenean nik ere amez.

  • Amonamantangorri 2011-03-18 10:41

    Freuden arabera, umeen irrikek eta fantasiek ez dute zer ikustekorik pastel koloreko zera horiekin. Politta, dena den.

  • Gari Garaialde 2011-03-18 11:14

    Barkatu Arantza baina sarrerak Milaz eta haren amaz, Adelez, egiten du, Mariputzek ama guztiek egiten duten zerbaitetaz hitz egin du, nik amek hori egiten badute neriari ez egiteko esango diodala, nik ez baitiot nere semeari hori egiten, eta zuk berriro ama guztiez hitz egin duzu.
    Seguru nago norbaitek futbolaren inguruko sarreraren bat idatziko balu, eta jarraian mutil pare batek mutilen inguruko iruzkinak egin izan balu (mutil eta futbol orokortuz), batek baino gehiagok (eta arrazoin osoz) horren azpian sexismo (eta sexismoa diodanean matxista esan nahi dut) kutsuak ikusten dituztela esango zutela. Baten batek galdetuko luke “eta neskek ez al dute futbolean jokatzen?”
    Ba nik hori egin dut.
    Gizarte matxistak denok hartu gaitu estu, mutil eta neska eta mutil feministek moldatu beharreko bizioak dituzten bezala, neska feministek ere bai. Orain, inork ez dezala pentsa bizio feministak direnik, bizio matxistak dira.

  • Gari Garaialde 2011-03-18 11:16

    kaka, identitatea ezkutatu nahi nuen, batez ere neska edo mutil nintzen ezkutatu nahi nuelako (eta ez debatea hortik eraman) eta konturatu gabe aurpegia erakutsi dizuet.

  • Gari, nik egin dudan ariketa, batez ere, estetikoa zen. Ama batek egindako ekimen grafiko batentzat egokia iruditu zitzaidan testu literarioa gehitu nion. Dena den, egin dituzun bi hausnarketa oso interesgarriak iruditu zaizkit.

  • Garigaraialde, iruditu zait gaiztakeritan zabiltzala, lehenengo amua bota eta gero, koska egin duenean, arrainari galdetu zertan dabilen… baina tira, nire erru matxista arintzeko, erantzungo dizut.
    Badago zerbait oso fisiko, oso aberekoa, edo hormonala, agian, -nork daki- ama asko (ez dut guztiz orokortuko) eta beren ume artean, eta uste dut ez duela matxismoarekin zerikusirik, akaso zerikusi gehiago dauka ordura arte izandako lotura fisiologikoarekin.
    Amak horretan lan bat egin behar izaten du jaioberriarekiko amodio posesibotik gizaki autonomo-independente-diferente horrekiko maitasun eskuzabalera. Aitak ere egin beharko du askotan, baina abiapuntua desberdina da.
    Nik amak egin behar duen bide horretaz hitz egin nahi izan nuen, semea edo alabarekiko askatze horretaz. Eta sinistu iezadazu askotan egin dudan hausnarketa dela. Beraz, luzeago ere hitz egin nezakeen, igoal denak aspertu arte…
    Baina ez nuen gaia aterako nire aurretik Mariputzek eta Ametsga(r)iztok amaren esparrura eraman izan ez balute.

  • Guztiz bat Arantza!!
    Ez dezagun dena nahastu, berdintasuna bai noski, baina desberdintasunak onartu eta errespetatuz. Umetxoa jaiotzen denean, amaren gorputzetik atera arren amarekiko lotura ez da hor bukatzen, ama eta umea bat dira denbora luze baten, berain arteko fusioa, hartueman berezi bat sortzen da, titia, sentimenduak, usaiak… guztia da magikoa, une hauetan aita guztiz beharrezkoa noski, bere maitasun ta babesa funtsezkoa. Baina mesedez, ez dezagun amantasuna emakumeoi ukatu, berdintasunaren aitzakiaz ez gaitezen emakumeok gizon bihurtu gizartean gure tokia izateko, gizartea aldatu behar bada, denok behar dugu bertan toki bat, emakumeok, gizonak eta dena delakoa. Eta bai, gizon batek, nahi badu amantasun hori bizi dezake, norberak maitasuna eta arremanak nahi dituen moduan bideratu ditzazkelako, noski baietz!