Bigarren Txernobil balitz

1986ko apirilaren 26an gertatu zen gaurdaino historiako istripu nuklear handiena eta ingurugiroari eginiko hondamendi handienetakoa. Suministro elektrikoaren mozketa bat irudikatzen ari ziren zentralaren jasangarritasuna frogan jartzeko saioetan, eta horrela gertatu zen istripua 1986 hartan, zentral nuklearreko laugarren erreaktorean, eta erreaktoreak barruan zuen hidrogenoa lehertu zen. Uranio dioxidoa, boro karburoa, europio oxidoa, erbioa, zirkonio aleazioak eta grafitoa jaulki zituen. Leherketa hura 1945ean Hiroshiman AEBek leherturiko bonba nuklearra baino 500 aldiz handiagoa izan zen.

Datu ofizialen arabera, istripuaren egunean 2 langile hil ziren zentralean bertan, eta hurrengo hiru hilabeteetan 31 pertsona hil ziren. Ukrainako osasun ministerioak 2006an esan zuen 2.400.000 ukrainar direla hondamendiaren ondorioz gaixo daudenak.

  • Mila pertsonak erradiazio handia jasan zuten istripuaren egunean berean
  • 20.000  pertsonak 250msvko erradiazioa jasan zuten
  • 200.000k 100msvkoa.
  • 600.000 pertsonak jasan zuten erradiazio dosi altua
  • 5.000.000 pertsona area kutsatuetan bizi izan zen
  • 400.000 pertsona larriki kutsaturiko zonaldeetan bizi izan zen.
  • Istripua gertatu eta 36 ordutara ebakuatu zituzten zentralaren inguruan 30kmko erradioko biztanleak. 116.000 herritar ebakuatu zituzten Txernobildik.
  • Ukrainaz gain, Europa erdialdeko eta ekialdeko 12 herrialdetaraino iritsi zen erradiaktibitatea kopuru handitan: Errusia, Bielorrusia, Suedia, Finlandia, Austria, Norvegia, Bulgaria, Suitza, Grezia, Eslovenia, Italia eta Moldaviara.

Istripuak zenbat hildako eragin dituen jakitea benetan gauza zaila da, heriotza gehienak zuzenki ez eta zeharka eragindakoak izan baitira: minbizia nahiz erradiazioak eragindako bestelako gaixotasunen ondorioz. Bereziki malformazio eta disfuntzio gaixotasunak hedatu dira. Haurretan adibidez, ikaragarri hazi zen tiroideetako minbizia. AENen 2002ko ikerketak dio minbizi kasuak %0,004tik %0,01era igo zirela. Munduko Osasun Erakundeak eginiko txostenak erradiazioagatik 5.000 hildako gehiago aurreikusten zituen 2005ean, eta istripuaren ondoriozko minbiziaren eraginez 9.000 lirateke hildakoak. Ukrainako osasun ministerioak 2006an esan zuen 2.400.000 ukrainar direla hondamendiaren ondorioz gaixo daudenak.

Istripua 1986an gertatu zen eta 2000. urtean itxi zuen Ukrainako Gobernuak definitiboki zentral nuklearra, nazioarteko komunitateak ordaindu zuelarik ixteak zekartzan kosteen zati handi bat. 2004. urteaz geroztik erreaktorea babestuko duen sarkofago bat eraikitzen ari dira, istripuaren ondoren eraiki zuten sarkofagoa erortzeko zorian baitago.

Txernobilgo zentral nuklearra Txernobil hiritik 16kmtara dago, Ukraina eta Bielorrusiaren mugan. 1.000 MW sortzen zituzten lau erreaktore zituen zentralak, eta istripua gertatu ez bazen, beste bi erreaktore eraikitzekotan ziren.

Txernobilgo istripuaren ondorioak

Irudia | Txernobilgo istripuaren ondorioak | nuclear1w | LGPL

Zer duzu buruan “Bigarren Txernobil balitz”-ri buruz