EUSKAL HERRIKO LUR MAITEA – GU GIRA KANTALDIA TAFALLAN

 

Nafarroa Oinez 2011ko egitarauaren barruan, Euskal Herriko Lur Maitea – Gu Gira kantaldiaren kontzertua izango da Tafallan.

Iazko azaroaren 27an Bilboko Euskalduna Jauregian estreinatu zenetik arrakastak jarraian etorri dira: Donostiako Kursaalen eta Elizondoko Lur aretoan, besteak beste.

27ko kontzertuan Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola, Niko Etxart eta Erramun Martikorena izango dira.

Sarrerak erosteko: – Tafallako Severino Fernández kaleko Kutxan – Iruñeko Sarasate pasealekuko Nafarroa Oinezeko dendan edo Kutxan.