“Mendian hil, Hirian Hil” dokumentala estreinatuko da gaur

“Mendian hil, Hirian Hil” dokumentala estreinatuko da gaur –

Iñaki Peñak zuzendu eta Arteman Komunikazioak ekoiztutako dokumentala zine aretoetara iritsiko da martxoaren 12an. Iragan abenduan Bilbao Mendi Film Festival-en aurkeztu zen eta euskarazko dokumental onenaren saria eskuratu zuen.

Abenduaren 6an eskaini zen lehenengo aldiz Mendian Hil, Hirian Hil dokumentala Bilboko Euskalduna jauregian, Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren 2020ko edizioaren barne. Hain justu ere, Bizkaiko hiriburuan egiten den filmen lehiaketa mendiko zinemagintzan Europan erreferente da. 

Euskarazko film onenaren saria eskuratu zuen Mendian Hil, Hirian Hilek eta ordutik Euskadiko areto eta zinema ezberdinetan eskaini da, batez ere Gipuzkoan. Era berean, Mendi Tour 2021eko karteldegian ere ikus daiteke herri eta hiriburu ezberdinetan. Guztira, 2.000 lagun inguruk ikusi dute jada heriotzaren eta bizitzaren gaineko dokumentala.

.

Mendian edo hirian heriotza aurkitzen dutenen omenez

"Mendian hil, Hirian Hil" dokumentala estreinatuko da gaurDokumentalak 58 minutuko iraupena du eta Euskadi zein Nafarroako geografiako toki ezberdinetan grabatuta dago. Testigantza ugari batzen ditu, eta bereziki hunkigarriak dira lagun edo senideak galdu dituzten pertsonen adierazpenak, mendian zein hirian norbait galdu dutenen hitzak, azken finean, joan direnen omenezkoak baitira. 

Era berean, adituen adierazpenak ere batzen ditu, min aringarrietako medikuen testigantzak edo eta doluaren arloan adituak diren pertsonen hitzak. Dokumentalak ibilbide bat eskaintzen du, bizitzaren eta heriotzaren mugan, oroitzapenaren eta itxaropenaren ikuspegitik. Iñaki Peña, min aringarrien medikuaren eta filmaren zuzendariaren hirugarren lana da. 

Badira hamar urte aurreneko filma egin zuela, Aulki Hutsak eta Mendian Hil Hirian Hil-ekin amaiera ematen dio trilogiari. Hiru lanek balio izan diote bizitzaz, heriotzaz eta doluaz jarduteko. 

.

Martxoaren 12tik aurrera zinemetan

Arteman Komunikazioa ekoiztetxearentzat eta Iñaki Peña zuzendariarentzat sekulako erronka da Euskadi zein Nafarroako hiriburuetako zinemetara iristea, eta aldi berean egin ahal izatea eta astebetez karteldegian egotea marka ederra da.

dokumentala estreinatuko da gaur

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude