Arte[faktua] 116: Mila Salterain idazle durangarra, larunbat honetako protagonista

Arte[faktua] 116: Mila Salterain –

Mila Salterain idazle durangarra izango da ‘Artefaktua’ saioko gonbidatu nagusia larunbat honetan. ‘Sasiola. Diru faltsua XVII. mendeko Durangaldean: iruzurra ala koroaren aurkako matxinada?’ izeneko eleberri historikoa argitaratu zuen iaz Alberdania etxearen eskutik. Arrazolan urrezko, zilarrezko eta kobrezko txanponak egiten zituzten diru faltsutzaile talde bat da kontakizunaren ardatza. Debako Sasiola komentu-ospitalean elkartuko da Salterain Yolanda Mendiolarekin.

Mitxel Murua idazle, itzultzaile eta zuzentzailea batuko zaie saioaren erdialdean elkarrizketara. Berau izanda Salterainen liburuaren editorea, beraz, prozesu horretaz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, Maryse Etcheverry Irakurleak Bérengère Cournut-en ‘De pierre et d’os’ liburua gomendatuko digu.

Bestalde, Irakurketa artea tartean, komunikazioan aditua den Joxerra Gartziak testu bat ahots goran irakurtzean kontuan hartu beharreko alderdiez hitz egingo digu.

Horretaz gain, Arte zaleak izeneko atalean, Lazkaoko kaleetan barrena ibiliko gara irakurketaren inguruko zenbait galderarekin: ‘zer da zuretzat literatura?’

Hau guztia, eta saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 116: Mila Salterain idazle durangarra, larunbat honetako protagonista
Ikusi saioaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 116: Mila Salterain idazle durangarra, larunbat honetako protagonista

Arte[faktua] literatur saioa ETBn