Demokrazia

Demokrazia –

Demokrazia

Gaur Madrildik egiten ari naiz Euskalerria irratirako kolaborazioa. Izan ere, aragoieraren, asturieraren, galizieraren, katalanaren eta euskararen alde lan egiten dugun eragile garrantzitsuenok agerraldia egin dugu Diputatuen Kongresuko lehoien atariaren aurrean. Iazko otsailean ere hemen bertan izan ginen, eta eskaera bat egin genien alderdiei, hain zuzen ere, Gobernuak egun hizkuntza-aniztasuna kudeatzeko duen ereduari buelta emateko. Finean, milioika herritar, Estatuko populazioaren %45, sistematikoki alboratzen ditu Gobernuak. Gaur arratsaldean gizarte eragileok sustatu eta hainbat alderdik babestutako ekimena eztabaidatuko da. Eta, gainerako alderdiei dei bat egin nahi izan diegu: Hizkuntzaren auzia, auzi politikoa da. Eta, beraz, gaur arratsaldean aukera izango dute demokrazia, justizia eta berdintasuna ardatz izango dituen hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa-eredu bati atea zabaltzeko. Izan ere, gaur horixe aldarrikatu nahi izan dugu hainbat herrialdetatik etorritako eragileok: demokrazia, justizia eta berdintasuna daude jokoan, ez beste ezer.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko martxoaren 9koa]

Demokrazia

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia