Estreinaldiak: Martxoak 24

Estreinaldiak: Martxoak 24 –

Estreinaldiak: Martxoak 24

Estreinaldiak: Martxoak 24

.

Retour à Séoul (Davy Chou)

| Drama |

Kapritxoz, Freddie, hogeita bost urtekoa, jaioterri duen Hego Koreara itzuliko da lehen aldiz. Neska gaztea sutsu abiatuko da, arrotza zaion herrialde horretan barrena, bere jatorriaren bila, norabide berri eta ustekabekoetara makurtuz.

2022 | Cannesko Jaialdia: Sail Ofiziala – Un Certain Regard

 .

Chronique d’une liaison passagère (Emmanuel Mouret)

| Komedia | Maitasuna |

Ama ezkongabe bat eta gizon ezkondu bat maitale bihurtzen dira. Abentura gisara funtzionatzeko konpromisoa hartzen dute, ondotxo baitakite harremanak ez duela etorkizunik eta dutelako maitasun berririk sentitzeko itxaropenik. Denbora igaro ahala, ordea, nabariagoak izango dira elkar ulertzea, konplizitatea eta juntu daudenean sentitzen duten ongizatea.

2022 | Cesar sariak: Aktore onenaren sarirako hautagai (Vincent Macaigne)

2022 | FICX – Xixongo Nazioarteko Jaialdia: Sail Ofiziala

.

Sparta (Ulrich Seidl)

| Drama | Sexu abusuak |

Ewald Errumaniara joan zen bizitzera aspaldi. Orain, berrogeitik gora urte dituela, berriro hasi nahi du. Neskalaguna utzi eta barnealdera joango da bizitzera. Inguruko gazteen laguntzarekin, eskola bat gotorleku bihurtuko du. Haurrak pozik eta kezkarik gabe bizi dute bizitza berria. Baina mesfidantza laster piztuko da herrikoen artean. Eta Ewaldek luzaroan ezkutatu duen egia bati aurre egin beharko dio derrigorrean.

Ulrich Seidl zinemagileak diptiko baten gisa aurkeztu zituen bere Rimini (2022) eta Sparta (2022) filmak, iraganetik ihes egiteko ezintasunari eta nork bere burua aurkitzeko minari buruzko eztabaida pizteko saiakera gisa.

Donostia Zinemaldiren atarian (bertan aurkeztu zen filma) Dier Spiegel argitalpen alemaniarrak zabaldutako albisteak piztu zuen polemikaren sugarra. Astekariaren ikerketa baten arabera, Seidlek nahita ezkutatu zien aktore-taldean parte hartzen duten aktore adingabe ez-profesionalei (eta beren senitartekoei) filmak pedofiliaren gaia ere jorratzen duela. Antza, filmatzean alkoholismoa, indarkeria eta biluztasuna jorratzen hainbat eszena grabatzera behartu zituzten, behar bezalako prestakuntzarik eta ikuskapenik gabe. Albistearen inguruan sortutako zalapartaren ondorioz, Zinemagileak uko egin zion Donostiara bidaiatzeari.

2022 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Rimini (Ulrich Seidl)

| Drama | Komedia Beltza |

Richie Bravo Schlager generoko abeslari karismatikoaren ibilbide musikala beherakada geldiezinean da, nahiz eta oraindik ere emakume nagusientzako izarra baden. Egoera honetan ikusiko du nola bizitzaren itzuliek bere arraza-aurreiritzien aurrean jarriko duten.

2022 | Berlingo Jaialdia: Sail Ofiziala

2022 | FICX – Xixongo Nazioarteko Jaialdia: Film Onenaren saria

.

Matria (Álvaro Gago Díaz)

| Drama |

Ramona berrogei urteko emakumea Galiziako kostaldeko herri batean bizi da, tentsio handiko testuinguru pertsonal eta prekarioan murgilduta. Malabarismoak egiten ditu lan ugari uztartzeko, bizitza atera eta Estrella alabari etorkizun hobea emateko.

2022 | Berlinale Jaialdia: Panorama atala

2023 | Malagako Zinemaldia: Emakumezko aktore onena (María Vázquez)

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Martxoak 24

Estreinaldiak: Martxoak 24

Euskal pantailaren gunea