Margolariak sukaldean
Asteburu honetan: Margolariak sukaldean –
Aste honetan, Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabal izan dira Txoriene saioan, Zigor Iturrieta sukaldari eta mendi-korrikalariak gidatzen duen ETBko gastronomia saio ezagunean. Margolaria filmaren zinemetako estreinaldia aurkeztu zuten, martxoak 22an izan dena, euren sukalde abilezia erakutsi eta primerako tartea pasarazi guztioi, honako menua eskainiz:
- Torradak antxoarekin eta gazta urdinarekin
- Hegaluze, pikillo eta antxoa mokadua
- Amama Maritxuren porru-patatak
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂