Maitatzearen artea

Nekane aspertuta zegoen inbertsio arriskutsuei buruzko konferentzia hartan. Bi egun zeramatzan Gasteizen lan-bidaia batengatik, eta bere onetik kanpo zegoen. Aspaldidanik aspertzen zuen bere lanak. Gezurra zirudien, hogei urte lehenago bere beso bat moztuko zukeen orain zegoen lekuan egoteko. Baina aldaketa bat behar zuen, zerbait sortzaileagoa izango zena, beti ukatu izan zuen irudimena askatuko zuena, bere burua konbentzituz “tipa praktikoa” izan behar zuela, hezi zuten bezala.

Nekane, zure txanda da.

– Zer? Esan zuen, ametsetan eta barne pentsamenduetan galduta.

– Aurkeztea tokatzen zaizula. Gure zifrak – Maite lagunak esan zion.

Nekane atrilera igo zen. Serio, lasai jendearen aurrean, denak gorbatadun exekutiboak. Argiztapenak ia betiereko itxura ematen zion bere ile hori bikain orraztuari, eta bere lerro leunezko aurpegiari, gizon eta emakumeen begietara gero eta interesgarriago eta erakargarriago egiten zuten zimur hasiberriek zeharkatua.

– Gau on guztioi. Pozten naiz gaur zuekin egoteaz. Batez ere erabaki berri dudalako ez dudala gehiago hemen egon nahi. Utzi egingo dut. Ziur nago nire lankideek ederki kontatuko dizuetela irabazten dugun dirutza guztia, eta zergatik egiten dugun hain ondo. Mila esker.

Eta, besterik gabe, denen begirada harrituaren aurrean, desagertu egin zen.

-Taxi! – jauzi bat egin eta  igo zen -, Babesgabetuen plazara!

Jazzaldira bisita

Taxilariak ahalik eta gertuen utzi zuen, plaza gainezka zegoelako. Kasualitatez, Gasteizko Jazzaldiaren hasiera zen, eta musikari eta dantzariek hartzen zituzten kaleak. Eta, kaos zoragarri horren guztiaren artean, jaka erantzi eta airean botatzen zuen bitartean, ikusi egin zuen.

Bera baino hamar bat urte gazteagoa zen, berrogei bat urtekoa. Margolan abstraktu bat margotzen zuen Iruña Jazz Brass Banden erritmo frenetikoan, grina handiz: dena xurgatu eta oihalaren gainean estanpatzen zuen. Bai, Gorkak hain indartsu jaurtitzen zuen kolorea, ezen haietako batean, Nekane estrategikoki alde batera jarri zela konturatu baino lehen, akriliko urdin mordoa jaurti baitzion aurpegi osoan.

“Bai, barkatu!”, esan zuen, kezkati eta jostari.

Nekanerengana hurbildu eta garbitzen lagundu zionean, pintzelari eusten zion eskutik heldu eta margotzen hasi zen. Gorka txundituta geratu zen, zer egin ez zekiela. Baina, zalantzarik gabe, Nekane emakume liluragarria zen, eta energia berezia zerion. “Emakume hau magia hutsa da”, pentsatu zuen, eta horrela jarraitu zuen margotzen, oihalaren gainean beharrean, Nekaneren Armaniren soineko estu garestiaren gainean, pintzelarekin estaltzeko zentimetro bat ere utzi gabe.

Neskarekin amaitu zuenean …

 

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

 

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?