Asteburu honetan: Esne merengatu pattarra

Asteburu honetan: Esne merengatu pattarra –

Asteburu honetan: Esne merengatu pattarra

Festa gogoz darraigu eta hona beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko, Esne merengatu pattarra errezeta hemen dakarkizuguna, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

  • 800 g esne
  • 200 g esnegain likido
  • Laranja edo limoi azal puska eder bat
  • Kanela txotx bat
  • 175 g azukre
  • 150 g ron
  • Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g azukre

Esnemerengatu pattarra

Esne merengatu pattarraErrezeta

  1. 10 minutuz irakinarazi esnea, esnegaina, laranja edo limoi azala eta kanela, su ezti-eztian.
  2. 10 minutu horiek pasatuta, oraindik ere sutatik kendu gabe, azukrea gehitu eta sutatik baztertu eltzea berriz borborka hasten denean.
  3. Epeltzen utziko dugu gero, eta rona gehitu eta gero, iragazkitik pasarazi eta hozkailuan utziko dugu freska dadin.
  4. Edan behar dugunean, arrautza zuringoak pixka bat harrotu, irabiatzeko hagaxkekin, 25 g azukrerekin batera.
  5. Aldez aurretik prestatuta hozkailuan dugun edari hotzarekin nahasi eta ongi eragin.

Kasu!

  • Hotz-hotza zerbitzatuko dugu.
  • Kontuz … Gozatzea da xedea.

….

Akaso!

Homemade Chocolate Liqueur with vodka, Irish Cream Liqueur, Ruby Red Citrus Infused Vodka & homemade Raspberry Liqueur.

Alkohola eta kafeina, eztanda egin arte

Esne merengatu pattar

Errezeta gehiago … eta festa!!

Asteburu honetan: Hur eta kakao pattarra

Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran

Asteburu honetan: Kakahuete pattar krematsua

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Esne merengatu pattarra

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude