"Lurralde arrotzean…"

MTM5Mw==

 Argumentuak ez du inolako misteriorik, ez dago sekulako intrigarik, ez eta korapilo konplikaturik ere. Leherkariak deskatibatzeaz arduratzen den tropa amerikar baten Irakeko “eguneroko lana” erakusten du pelikulak, egunez egun. Talde-buru eroaren ezbeharrek, kable gorria ala berdea, zein moztu behar duen ez jakiteak, edozein momentutan leher egin dezakeela jakiteak, entreteniturik mantentzen zaitu, urduri, ez zara aspertzen pelikulan zehar.

Baina errealitatearen isla izan nahi duen filme batek zer balio du, islatzen duena alde bakarreko istorioa bada? Irakiar guztiak gaizto bezala islatzen baditu? Basati hutsak direla erakutsi nahi badu? Amerikarrak salbatzaile bezala irudikatzen baditu? Kathryn Bigelow-en ikuspegia sinplea da: Amerikarrak irakiar gaixoak salbatzera joan ziren, eta saiatu arren ez zuten lortu, bertakoak haien aurka jarri zirelako. Haien aurka lehergailuak jarriaz, jendea hilaz. Hala ere soldaduak, zentzudunak haiek, ez zuten inor bidegabe hil eta etengabe saiatu ziren Irak konpontzen.

Badirudi filmeak konbentzitu nahi gaituela eta sinistu behar dugula gerra amerikar ideal horretan, alde bakarreko humanismoan, alde bakarreko justizian. Benetan, filmeak erakusten dituen hainbat eta hainbat gertaera ezinezko zaizkit, idealak dira eta balio guztia kentzen diote zinta amerikar honi. Azken batean Hollywoodek asmatu duen beste eroi amerikarraren errepresentazio bat da, hobeto saltzen duena, himno eta bandera amerikarrik gabea. Sarean irakurri dudanez kritika onak izan ditu filmeak eta baten batek oscar usaina hartu dio. Niri ez zait batere gustatu, nahi izanez gero, ikusi zuek eta juzkatu.

 

MTM5NA==

Irudia | The Hurt Locker | KZ | Creative Commons By SA
Irudia | The Hurt Locker 2 | KZ | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “"Lurralde arrotzean…"”-ri buruz

  • […] Parekaturik jarraitzen dio The Hurt Lockerrek, honek ere 9 izendapen lortu baititu. Kasualitatea dela pentsatuko dugu… bere zuzendaria, Kathryn Bigelow, James Cameronen emaztea izatea. Tira pelikula honen inguruan atzo idatzi nuen eta adierazi nizuen ez zitzaidala batere pelikula ona iruditu. Hemen duzue artikulu osoa. […]