Oscar bat Oscarrei

MTQwNA==

Avatarrek, James Cameronen zintak, iraultza suposatu du zinemaren industrian. Orain arte apurtu ez ziren mugak apurtu eta sekulako arrakasta izan du publikoari begira. Cameronengan jada ohiko bihurtu den kontua hau. Historiako pelikula garestiena eta ikuslego zabalena izan duena bihurtu da, errekorrak beste pelikula bati kenduaz; zuzendari beraren, Titanic-i. Eta Titanic-ek errekor hauek Terminator ospetsuari ostu zizkion Eta nork zuzendu zuen Terminator? Bai, James Cameron jaunak. Tira, iraultzailea izan arren, horrelako pelikula batek 9 oscarretarako izendapen izatea… bada marka.

Parekaturik jarraitzen dio The Hurt Lockerrek, honek ere 9 izendapen lortu baititu. Kasualitatea dela pentsatuko dugu… bere zuzendaria, Kathryn Bigelow, James Cameronen emaztea izatea. Dena familian geratzen da. Tira pelikula honen inguruan atzo idatzi nuen. Ez zitzaidan batere pelikula ona iruditu. Hemen duzue artikulu osoa.

Oscar bat eman beharko diegu Oscarrei pelikula onenak saritzen dituztela ezin hobe antzezteagatik. Hollywoodeko industriarentzako sariak dira; influentzia handiena dutenen marketing, pelikula onenak baino, inbertsio handienak saritzen dituztenak. Erreferentzia izaten jarraituko dute, hedabideetan zehar tsunami bat bezala zabaltzen direlako, baina, zinemaren hobe beharrez, ez ditzatela produkzio umilagoak ito. Ez mesedez.

 

HEMEN 2010eko izendapen guztiak.

Irudia | Oscar | O.s | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean