Lurdes Auzmendi Sailburuordeak Internetera salto

-pantailatik-2Hizkuntz Politikarako Sailburuorde da Lurdes Auzmendi Patxi Lopezen gobernuan. Atzo twiterren eginiko txio baten bidez eman zuen ezagutzera, Internetera eta sare sozialetara egin duela berak ere salto. Horren ondorio dira blog bat eta twitter kontu bat.

“Erreparoak alde batera utzi eta hementxe naiz ni ere” zioen bere lehenengo txioan, eta jarraian bideo baten esteka ematen zuen.

Bideoan dio, besteak beste,oporretan erabaki bat hartu duela: lotsak utzi eta Internetera salto egitea. Euskararen inguruko gaiez aritzeko era egokiagoa izango dela eta.
Gaur, esate baterako bigarren sarrera batean, HABEk egindako matrikulaziorako iragarkia erakusten du blogean.
Une honetan 7 jarraitzaile ditu eta 21 jarraitzen ditu berak. @zuzeu ez dago jarraitzen dituenen artean eta agian ez du albiste hau ikusiko, beraz. Baina lehenengo pausoarekin hasten da bidea.
Balio beza Auzmendiren sarerako etorrerak euskararen arduretan zabiltzatenok, bide egoki, zuzen eta azkarragoa ukan dezazuen.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude