Literaturia: “odolean daramagu” (bideoa)

Larrabetzun loratu eta iaz Zarautzera egin zuen udaberriko letren Literaturiak prest du aurtengo egitaraua, maiatzaren 28tik 31 bitartekoa.

Literaturiak ardoa! hartuko du gaitzat eta “Odolean daramagu” du leloa. Halabeharrez, aurkezpen bideoari erreparatuz gero; kasu!

Literaturia_2015 from Juanfe Garces on Vimeo. Bertol Arrietaren gidoia ardatz hartuta Juanfe Garcesek zuzendu duen bideoak ETB1-eko Sautrela saioan izan zuen estreinaldia joan den larunbatean, eta ZUZEUra dakargu orain.

Antzezle lanak Ainhoa Alberdi, Patxi Santamariak, Iraia Eliasek eta Beñat Aristik burutu dituzte, Ander Lipusekin batera.

Udaberriko euskal letren plaza bihurtuko den Zarautzera joan eta bertako ekitaldietan parte hartzeko gonbitea egiten duen aurkezpen bideoa beldurrezko film labur ilun baten gisara emana dago.

Literaturia: "Odolean daramagu"Bertan, Hagin J. Mortensen dugu Ander Lipus, 1966an Larrabetzun jaio zen etorkin errumaniarren semea, “Odolean daramagu” azken lana aurkeztu berri duena.

“Bere lehen liburuak, `Niaren geometriak´, euskal letrak astindu zituen, kritikaren gorespen aho batekoa eta aurrez sekula ikusi gabeko jendarteko arrakasta lortuz. Geroztik desagertua, 19 urteko isiltasuna hautsi du `autofikzioaren mugetan´ sakontzen duen nobelarekin”.

Literaturiako antolatzaile taldearen esanetan, “ahoa bete hortz utziko zaitu… ala ahoa bete odol?”.

"Odolean daramagu", Ander Lipus, Bertol Arrieta, euskal letren plaza, Juanfe Garces, Literaturia 2015, Zarautz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude