Asteko inkesta: pornoa ordaintzen duzu?

Asteko inkesta: pornoa ordaintzen duzu?

Joan zen asteko inkestan pornorik ikusten ote dugun galdetu genuen. Eta baietz, gehienok halaxe egiten dugula aitortu genuen: %35ek egunero, %24k astean behin eta %18k hilean pare bat bider. Beraz, gure artean pornoa nolabaiteko jarraitasunez ikusten dugunok, emaitzen arabera, gehiengo handia gara: hamarretik zazpi.

%17k ez ei du oso gutxitan baino ikusten.

Harrigarriena, hala ere, ia %7k emandako erantzuna da, ez dutela sekula ikusten, alegia.Zaila egiten zaigu sinestea bera.

Gaur beste galdera batekin gatoz. Hain juxtu, egiten duzun kontsumo hori ordaintzen ote duzun galdegiten dizugu. Esaten da pornoaren industria estatuabatuarra gainbeheran dela eta, agian, geurea (ere) izango da errua.

 

pornoa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Asteko inkesta: pornoa ordaintzen duzu?”-ri buruz

  • Bi inkesten albisteak nesken irudiekin ilustratu dituzue.
    Uste dut ez dela kasualitatea, orduan:

    Pornoa neskak gustuko dituztenek bakarrik ikusten dute?
    Ala mutilak gustuko dituztenek ere bai, baina ez dugu hala imaginatzen?

    Mutilak gustuko dituztenek ez badute ikusten, ez zaielako pornoa gustatzen ala beren gauza ez dela uste dutelako da?

    Horrelako irudiak jarriz, pornoa mutil heteroei gustatzen zaiela esaten dugu ala hori horrela izan dadin eragiten dugu?

    Ez al dugu pornoa ikusten duen neska heteroa normala ez den zerbait bezala irudikatzen? Mundu horretatik kanpo dagoen norbait bezala?

    Ez al dugu zabaltzen sentsualtasuna neskarengan bakarrik dagoen zerbait delako mezua?
    Mutilengan ez al dago sentsualtasunik?

    Beno, nik uste porno-kontsumitzailetzat mutil heteroa dugula denok buruan. Eta horrelako irudiekin ideia horri irmotasuna ematen zaio. Baina, irudi horien ordez, neska zein mutila jarriko balitz, balizko neska edo mutil kontsumitzaileei zuzenduko gintzaizkie. Eta mutilak gogoko dituen inor ez litzateke arraro edo gaizki sentituko pornoa gustatzeagatik. Posibilitate hori aitortzen zaielako aurrez.

    Gainera, mutil hetero porno-kontsumitzaileak ez du batere irudi ona. Neska kontsumitzailea, berriz, iraultza egiten ari da. Mutil masturbatzailea zikina da baina neska liberatzen ari da. Iraultza natural tratatzea da.

    Bestetik, mutilari bere sentsualtasuna edo erakargarritasuna aitortzea egiteke dagoen lana da. Ze kristo, neskak bakarrik al dira erakargarriak?

    Ez da justua ez neskentzat ez mutilentzat. Neskentzat pornoa galaraztea eta mutilei erakargarritasuna ukatzea.

    • Mr puto amo 2015-05-12 20:22

      Isildu zaitez mutiko!!!!
      Zelako brasa, ordaindu eta listo.

      • Sam azpitarte 2015-05-12 23:02

        Xerapiok esandakoarekin erabat ados, neskontzat (delakoa dela gure orientazioa),basr├▒tergarrinzen orain oso gutxira arte pornoa ikustea; hala zegoen markatuta.

        Orain ez dakusagu hainbesteko ezinikusirik baina Mr Puto Amo erabiltzaileak egindako iruzkinei esker mutil heteroentzako bakarrik gordetzen da pornoa kontsumitzeko irudia, topikoa eta zigorra.

        Neskak├▒ batek esaterako beste neska bat gustoko badunautomatikoki morbo irudi bat da; mutil batek gauza bera beste mutil batekin berriz (neska askorentzako ikaragarri morbosoa izan arren) irrigarri da.

        Beraz, honats nire galdera: zer da zuri ikustea gustatuko litzaizukena irakurtzen hari zaren hori? Eta hori bila zenezake? Komentatu lagunekin altuan toki publiko batean inoren begirada mespretxuzko (edo are okerrago; norbera objektu bihurtzaile) bat erakarri gabe?

  • amonamantangorri 2015-05-12 18:28

    Dirudienez bada jendea, interneten dohainik eskuar dagoen porno guztia gutxixko iritzita, kreditu txartelaz pornoa erosteko prest dagoena. Ez dakit zeren bila arituko diren: ekoiztetxeen eduki esklusibo eta berrienak -beti beste nonbait eskuragarri egon arren-, gustoko aktoreen filmografia osoak, bildumazaleentzako harribitxiak, filia berezi eta minoritarioak,… Jakin nahi nuke goian baietz erantzun duen lagunetako batek erantzutea, ZERGATIK.

    Beste galdera da, nola segitzen ote duen porno industriak milioiak irabazten, VHS eta DVDak, bideoklubekin batera, pikutara joan zirenetik.

    • nere erantzuna baiezkoa izan da, tarteka denda erotikoetan sartzea gustuko dudalako edota edozein literatura mota bezala, pornografikoa ere paperean nahiago dudalako.

      • amonamantangorri 2015-05-12 22:54

        Hortxe harrapatu nauzu. Nik “porno” etiketapean ez ditut hartu literatura erotikoa eta sex shopetako jostailuak. Pornotzat, masturbatzeko erabiltzen diren sexu-irudi gordin, esplizituak baizik ez ditut hartu, funtsean, argazki eta filmak.

        Ez digute galdetu ea produktu erotikorik erabiltzen dugun, baizik “pornoa”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude