Literaturak irakurlearen izaera eraikitzen omen du
Literaturak irakurlearen izaera eraikitzen omen du
Liburua aurkezten ari zela, Orham Pamuk idazleari emakume bat hurbildu zitzaion. Elkar ikusten zuten lehenengo aldia izan arren, ondo ezagutzen zuela esan zion emakumeak idazleari. Mesfidati begiratu zion Pamukek. Orduan, emakumea hizketan hasi zitzaion. Azaldu zion idazlearen idazketa mekanismoak eta gustuak ezagutzen dituenak idazlearen izaera eta nortasuna deszifratzen dituela. Horrela bada, idazle turkiarrak irakurlearekin berdin gertatzen dela defendatzen du: irakurketek izaera eraikitzen dute.
Letren hilabete honetan, GAZTEZULO aldizkariaren sei lagun hobeto ezagutu ditugu.
Literaturarekin duten harremanaz galdegin diegu Jon Martin, Itziar Ituño, Jon Artano, Maite Gurrutxaga, Eñaut Elorrieta eta Olatz Mitxelenari.
Literaturak irakurlearen izaera eraikitzen omen du