Leche materna

pn697.jpgEdward St. Aubyn. Leche materna. Anagrama.

Beste liburu bati egindako sarrera batean esaten nuen batere itxaropenik gabe abiatzen nintzela St. Aubyn honen Leche materna eleberriaren irakurketan. Eta hala izan da, ezbaitut aparteko gozamenik erdietsi. Balio izan dit, soilik, nire baitako munstroen ondoan, irakurle sofritua ere bizi dela egiaztatzeko, amaieraraino iritsi bainaiz bart. Ez gatz eta ez piperrik, baina amaieraraino. Gero BeƱatek eta enparauek esanen dute gogorra naizela lerro hauek idazterakoan.

Eleberria freudianoegia egin zait, izan ere gainbehera etorritako familia abertas britaniar bateko seme da Patrick Melrose protagonista. Britaniarregia nire gusturako, hemen eta gurean amanteen kontuak ez baitira era berean eroaten. Baina ez nadin erretenetik urrundu: abokatua da, bi seme bitxi baino bitxiagoren aita, Maryren senarra eta Juliaren maitalea, uda batez bederen. Ama ere badu, eta ez edonolakoa: txikitan ezagutu zuen fortuna handi hartatik, etxetzar bat geratzen zaio Frantziako Kosta Urdinean, eta horixe du bere semeari lagatzeko, baina hori egin ordez, sekta bateko buru bati uzten dio. Horixe ikusten dugu nobelan zehar, batez ere, semea eta amarekikoak nola diren. Eta patrick-en alkoholismoa, eta haren gogoeta hiperkritikoak familiarekiko, zibilizazioarekiko… baina, esan bezala, aski freudianoa. Nire aholkua nahi baduzu: mesanotxean aurkitzen baduzu, hasi irakurtzen eta ea zeure gustukoa den. Baina ez ezazula neke bakar bat ere jaso hura lortzeko. Ez da txarra, ona ere ez, ordea.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)