Lapurdiko Jauzien ikastaroa

Ereintza Dantza Taldeak, Kukai Dantza Konpainiarekin elkarlanean, Lapurdiko Jauzien 3 eguneko ikastaroa antolatu du. 2 taldetan bereiziko da ikastaroa, “aritutakoak” eta “hasiberriak”. Izena eman nahi duenak, bertan adierazi beharko du, bietako zein taldean sartu nahi duen. Izenematea dagoeneko irekia dago.

Ikastaroa, Claude Iruretagoienak emango du.  

 

MjUyMg==

 

Datorren uztailaren 12,13 eta 14a bitartean.

Ordutegia: 19.00etatik aurrera

Lekua: Errenteria Musikal Dantza Eskola

Salneurria: 3€

Izenematea: dantza@kukai.info

Irudia | Jauziak | Christine Grimaldi | Creative Commons By SA

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu.   Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002)  ‘Otehitzari Biraka’ (2005) ‘Latidos/Taupadak’ (2006) ‘Hnuy illa…’ (2008). SOKA (2009) (SOK)2 (2010) Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain sari hauek jaso ditugu: *2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. *2009.urtean Max sarietan errebelazioaren saria jaso zuen "Hnuy Illa" ikuskizunak