Azken bultzada jasoko du Real Sociedad taldeak

Lehen mailara igoera esku-eskuan dauka Realak, igandean puntu bat lortzearekin nahikoa litzateke. Konbinazio posibleen %99,96k Realaren igoera luke emaitzatzat.

Eta urteetan esperotako hura gertatzear dela, burua hotz mantentzea zail zaie zaletuei. Aldez aurretik ospakizunetan ez pentsatzea eta burua hotz mantentzea kasik ezinezkoa baita.  

Hona hemen, igandean Anoeta leporaino betetzeko bideoa:

MjUyMA==

Irudia | Anoetako aulkia | zz | Creative Commons By SA

4 pentsamendu “Azken bultzada jasoko du Real Sociedad taldeak”-ri buruz

  • Kaixo,

    Youtuben ikusi daiteke egin berri den spota. Errealaren zaleei eginiko omenai eder bat.

    http://www.youtube.com/watch?v=KANfAGjRRvI

  • Eta iragarkiaren “euskarazko bertsioa” azpitituluekin… beste behin ere euskaraz funtzionatzen ez duen iragarki bat sortu eta onartu delako.

    Gazteleraz jakin behar nahitaez munduko lurralde euskalduneneko futbol taldearen iragarkia ulertzeko. Kamisetetan “euskararekin bat” dioen taldearekin emozionatzeko.

    Mendeurreneko liburua, museoa… eta orain hau. Beste bat baino ez Izagirreren artikulu gogoangarrirako:
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-09-13/004/005/Real_gizartea.htm

    Noiz arte?

  • Nere ustez datorren urteko leloarekin ere ez dute asmatu. Eta erraza zeukaten gero! Realaren ereserkitik “Aurrera Gipuzkoa” hartu eta kitto! Ez zait iruditzen dirua euskarako sailetik joango denik, eta Aldundia eta herrialdea bultzatzeko askoz egokiagoa iruditzen zait “Gipuzkoa” aipatzea, bai etxeko partidetarako, bai kanpokoetarako.

  • aurten realeko sozio egin naiz.
    fubozalea naiz,
    negargarria propaganda. gonbitolarria ematen du.
    albaceteko clubekoa dirudi.(con perdon)
    nazka ematen du anoetako altabozak entzutea.
    ze jende puta dao onen atzean?
    ejat enteitzen