Kukai Dantza Konpainia

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu.   Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002)  ‘Otehitzari Biraka’ (2005) ‘Latidos/Taupadak’ (2006) ‘Hnuy illa…’ (2008). SOKA (2009) (SOK)2 (2010) Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain sari hauek jaso ditugu: *2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. *2009.urtean Max sarietan errebelazioaren saria jaso zuen "Hnuy Illa" ikuskizunak