Laba zabalik
Laba zabalik –
Irrintzi hau zorion-irrintzia da, eta, bidenabar, zorionak emateko irrintzia ere bai, LABA zabalik baita, non eta hiriburuzagi honen bihotz-bihotzean, Gaztelu plazan, non eta Windsor zaharminduaren eta La Perla are zaharminduagoaren artean, nork eta gazte jendeak zabaldutako txoko ederra, euskaldunon topagune berria.

Txalo-zaparrada gu baino gazteago diren ekintzaile horiei guztiei, auzolanaren bidez egin baitute besteok egiten asmatu ez genuena; mila kilo zorion zuena izan baita ekimena, gurea sustengu xumea.
Eduardo Galeanok poema bat idatzi zuen, nik zuentzat euskaratu dudana:
Gauza ttiki-ttikiak dira.
Ez dute pobrezia desagerrarazten
ez gaituzte azpigarapenetik ateratzen
ez dituzte ekoizpen eta aldaketa-bideak sozializatzen
ez dituzte Ali Babaren kobazuloak desjabetzen.
Baina egia esateko piztu
eta ekintza bilakatzen dituzte.
Azken finean
errealitatean eragin eta aldatzea
pixkatxo bat badarik ere
bada errealitatea
aldatu daitekeela
frogatzeko modu bakarra.
Gora LABA; biba zuek!
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko urtarrilaren 11]
Mesedez, posible ote da, Josu, nunbait jakiterik zer den Labaren egitasmoa?
Laba-ren egitasmoa zein den neuk azal diezazuket (?), nere erara, noski.
Laba elkargune izan nahi omen du, Gaztelu Plazan, Iruñean.
Laba erakuslehio ere izan nahi luke.
Ehundik gora metro karratuko oholtza ederra eskeintzen du, nahieran. Baldintza bakarra: euskaraz.
Kafetegia.
Laborategia (amesteko, proiektu berriak gauzatzeko sare zabal bat.)
“Gazteak gara asko, baina beteranoak ere bagara. Ez baikara zerotik sortu, baina infinitua dugu amets…”
https://www.laba.eus/
Lehen bideoaren azpian duzu 2 orriko dokumentu bat.
Eskerrik asko bioi
Erantsi beharrekoa: Gutxienez 10.000 euro biltzeko asmoa zen, hori minimoa. 30.000 euro artio bildu nahi zen, Euskal Herriko Crowdfunding Plataformaren bitartez.
Jakitekoa da 31.770 jaso direla proiektua finantziatu ahal izateko.
Proiektuari laba izena emaitea anbizio seinale da eta protagonista gazte gisako horien hautu hori animagarria da.
Baina, momentuz, ez dut untsa ikusten ian Laba egonen beste euskal girroko deskantsugune bat gehiago edo, Airaldea Faktoriaren ildotik,, herriak atsolutuki behar lituzkeen ekimen eraldatzaile bat.. Bigarren aukera opatzen diot.
Aurkezpen honetarik buruan atxik nitzazke. hitz hauek, alegia “laba”, “euskara baldintza”, eta “laborategia”
Norbaitek ba ote daki zer jarduera ekonomikok duen funtzionamendu ohikoa finantziatuko? ian Labak institutuzioen finantziamendutik aske izan nahi duen?
Interneten bidez diru-bilketa (crowdfunding) egin zuten proiektua finantzatzeko, auzonalean aritu ziren eta taberna eta dendatxo bat dute bertan.
Besterik ez dakit.
https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2022/01/16/laba-kultura-krater-bat-iruneko/1219793.html
Gutxi lagun diezaizuket, Benat.
Izana naiz kafetxoa hartzen, proiektuaren berri galdegin nezakeen baina dena hasi berria zirudien, bukatzeke…
Asti pixko bat eman beharko diegu.