La dama de la furgoneta

pn721.jpg Alan Bennett. La dama de la furgoneta. Anagrama.

Ez dezaket esan Alan Bennett ez denik “uno de los autores británicos más queridos“, ez baitiot gaurko hau baizik irakurri eta, antza, irakurtzeko modukoa ei da bere Una lectora nada común. Izanak izan, niretzako nago Britainia Handian, eta letra ingelesetan oro har, asko direla “muy queridoak“, baldin eta liburuetako kontrazalei kasu egiten badiegu. Ez dut nik esango La dama de la furgoneta hau txarra denik. Ez hori ez, bai baitauka zerbait harrigarritik eta errukitik kontakizun honek, baina nago bi makila koskor soilekin ezin egin dela ganorazko txaluparik.

Alan Bennett idazlea, gidoilari eta antzezle ere bada. Leihotik ikusten du furgoneta zahar batean bizi den amona ero, zaztar eta bazterreko bat. Bere lorategian aparkatzeko baimena ematen dio errukiturik, eta han, zikinez, hondakinez eta bestelako narrazkerien artean bizi den Miss Shepered-en azken urteen testigu aparta da. Horixe kontatzen du liburutxoan. Eta txoa diot, di-da irakurtzen baita, apenas bizpahiru ordutan. Zizka-mizka txikitxo bat, izatekotan. Txikitxoegia, aukeran. Horixe.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)