Zehar eta putak

1824.jpg

Askotan jarri naiz pentsatzen nork arraiok irakurtzen ote duen Artelekuk argitaratzen duen Zehar izeneko aldizkaria eta, bereziki, zein deabru klasek irakurriko dituen bertan agertzen diren artikulu zailak euskaraz. Ez eta neuk ere, baina aitor dut, saiatu saiatzen naizela eta batzuetan lortzen dudala hango artikuluren bat amaitzea. Horixe gertatu zait 64garren zenbakian, Gorputz mugak izenekoan,  datorren artikulu batekin: Itziar Ziga-ren Zergatik egiten dugu oihu putok? Posfeminismoa, pospornografia, eredu patriarkala eta halakoak ditu aztergai.

Ez naiz gauza bi hitzetan laburbiltzeko bertan esaten dena, baina zer-pentsa eman didan gauza bat bederen irakurri dut bertan:”Prostituzioa ezeztazen (debekatzen, kentzen) badugu, legez kanpo jarri behar da aldi berean ezkontza heterosexuala. Ausartuko al da inor?

Baten batek pentsa dezake boutade bat dela, baina ondorengo lerro batzuetan justifikatzen du Zigak baieztapena, bere lagun puta baten hitzetan:  Eta bete-betean sartu naiz eskola oporretan, ez dakit zein jai tipikotan, eta horrek bezeroen jaitsiera dezentekoa ekarri dit; horrek agerian uzten du iraupen luzeko eta familia-egonkortasunezko ezkontzen oinarrian familia buruaren barru-arintzeak daudela, han-hemenka egiten dituenak, izan nahi badu (“izan nahi baitu”, ulertzen dut nik) azken batean den hori: familia burua.

Eta artikuluaren amaieran, itxiera loriatsu bat: Neskatila nintzela —neskatila guztiek bezala—, aitak —aita guztiek bezala—, alferrik ezkutatzen zituen porno aldizkariak ebaska bilatzen nituen. Odol gorri koloreko besaulki baten sabel belusatuan, zain nituen Playboy aldizkariak, Punto y Horarekin batera. Ezagutu ez zetuenontzat, ongi gogoratzen banaiz, Punto y Hora laurogeiko hamarkadadko konpromiso politiko handiko aldizkaria zen. Porno aktoresen gorputz gozagarriak erremediorik gabe nahasi zitzaizkidan poliziaren tortura basatia jasan zutenen gorputz ubelduekin (Esango nuke Amparo Arangoa kasua duela buruan). Porno modeloek eta torturatuek han egon nahi zuten, eta beren gorputzen irmotasuna erakutsi, arrazoi desberdinak zirela medio. Lehenentzat lan bat zen; bigarrenentzat, salaketa premia mingarria.

Arraioa, arraioa eta arraioa!!

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)